Martzilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martzilla
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Marcilla castillo.JPG
Martzillako herrigunea, erdialdean Martzillako gaztelua ikus daitekelarik.

Martzillako bandera

Martzillako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Eskualdea Arga-Aragoiko Erribera
Izen ofiziala Escudo de Marcilla.svg Marcilla
Alkatea José María Abartzuza (PSN)
Posta kodea 31340
INE kodea 31163
Herritarra martzillar
Kokapena
Koordenatuak 42° 19′ 40″ N, 1° 44′ 15″ W / 42.327777777778°N,1.7375°W / 42.327777777778; -1.7375Koordenatuak: 42° 19′ 40″ N, 1° 44′ 15″ W / 42.327777777778°N,1.7375°W / 42.327777777778; -1.7375
Martzilla hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Martzilla
Martzilla
Martzilla (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 21,93 km2
Garaiera 290 metro
Distantzia 63 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 2.823 biztanle
% 49,96 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,04
Dentsitatea 128,73 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,27
Zahartze tasa[1] % 27,59
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 41,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 83,7 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 15,51 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,71 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.marcilla.es


Martzilla[2] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberan kokatua. Nafarroako hiriburutik 63 kilometrora dago, eta 2014. urtean 2.823 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillako Agustinoen abatetxea.
Postigo plaza.

Erriberriko merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Tuterako merindadearekin mugan. Herrira heltzeko AP-15 autobidearen irteera zuzena edo NA-128 errepidea Caparroso-Azkoien norabidean hartu daitezke. Aragon ibaiak herria zeharkatzen du.

Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.

Martzillak udalerri hauek ditu mugakide: iparraldean Faltzes eta Erriberri, hegoaldean Alesbes, ekialdean Caparroso eta mendebaldean Azkoien eta Funes.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillak klima mediterraniar kontinentala dauka, negu hotz (urtarrileko batez besteko tenperatura 5,4 gradukoa) eta uda sargoriekin (abuztuko batez besteko tenperatura 22 gradutik gorakoa). Prezipitazioak eskasak dira (450mm urtero), eta gehienbat udazken eta udaberrian pilatzen dira. Urteroko egun euritsuak 60 inguru izaten dira eta iparreko zierzo haizeak maiz jotzen du Martzillan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialarien ustetan Martzilla Gundemaro izeneko errege bisigodo batek sortu zuen herria monasterio baten inguruan 610. urtean. Urte batzuk beranduago, 1160an, Antso Jakituna Nafarroakoaren emazte, Antsa, herria berreraikitzeko bueltatu eta monasterio zistertar bat eraiki zuen bertan. Monasterio horri buruzko lehen albiste idatzia XIII. mendekoa da.

1408an Martzillako jaurerria Olibako monasterioaren jabetzakoa zen, baina 21 urte beranduago Carlos III.a erregeak mojak erbestaratu eta jaurerriaren jabetza Azkoiengo Mosen Pierresi eman zion. Ondoren, Martzilla eta inguruko lur guztiak Faltzesko markesen oinordekoen eskuetan geratu ziren. Jaurerriko jabe berriek, estilo gotikoko gotorleku-jauregi bat eraiki zuten herrian. Jauregi hau kementsu defendatu zen 1516ean Cisneros kardinalak aginduriko Villalba koronelaren erasotik. Beste nafar gazteluak bezala, Cisnerosen agindupean, partzialki eraitsi egin zen gaztelua urte horretan.

1847an herriak 40 mutil zituen eskola zeukan, eta 30 neska zituen beste eskola. Caparrosora joateko zubia zegoen arren, Alesbes, Azkoien eta Tafallara joateko txalupaz igaro behar zen ibaia. XIX. mendearen amaieran, garapen industrialak eraginda biztanleria asko hazi zen. Iruñetik zetorren burbindearen geltokia, herritik bi kilometrora zegoen, eta horrekin batera azukre-industria eta erremolatxa-industria garatu ziren.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillako ekonomia anitza da, ez dago nagusigoa duen sektorerik, nekazaritza, industria eta zerbitzuetan biztanleriaren heren bat aritzen da. XX. mendearen amaieran, nekazaritzan aritzen ziren zazpi enpresa handi zeuden, bertan 262 langile zeudelarik. Lantegi hauetan, herriaren inguruan ateratako produktuen kontserba egiten da. Enpresarik handiena, janari izoztuak saltzen dituen 100 langileko enpresa da.

Nekazaritzak 303 pertsona enplegatzen ditu, nahiz eta askorentzat nekazaritza jarduera nagusia ez izan. Udalerriaren azaleraren hiru laurden, laborantza lurrak dira. Sekain eta lur ureztagarriak antzeko azalera dute, olibondo, mahasti eta fruitarbolek garrantzi gutxi izan dute beti eta gaur egun apenas aurki daiteke labore horietan erabilitako lurrik Martzillan. Landatzen diren barazkien artean, zainzuria, ilarra, azalorea, tomatea eta piperra daude. Herriko janari izoztuen enpresa, bertako lehengaiak erabiltzen ditu.

Lur amankomunen azalera txikia da inguruko beste herrietan duten garrantziarekin alderatuz, 313 hektarea (erroldatutako azaleraren %14,7 baino ez). Horietatik 64 hektarea sekain lurrak dira, eta beste 48 hektarea lur ureztagarriak.

Bardeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, Erdi Aroan, Martzillak, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Cabanillas, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan hazkunde nabarmena izan zuen Martzillak, eta biztanleria bikoiztu egin zuen. Hurrengo hamarkadetan egonkor mantendu zen populazioa, gorabehera txikiekin. XXI. mendearen hasieran berriro hazteari ekin zion herriak.

Martzillako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 360 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,40a (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an PSN-PSOEk gehiengo absolutua lortu zuen; alderdi honetako Francisca Catalán Fabo Errepublikaren garaitik herriak izan duen lehen andrazko alkatea bihurtu zen. 1991n Catalán Fabok alkatetzan errepikatu zuen, beste behin gehiengo absolutuan.

1995ean ere PSN alderdirik bozkatuena izan bazen ere, 4 zinegotzi besterik ez zituen lortu; UPNk (3) eta lehen aldiz aurkeztu zen NEBek (2) Agrupación Marcillesa Independiente (2) zerrendako María Jesús Moreno Garridori botoa eman ziotenez alkatetza berarentzat izan zen.

1999an UPNk gehiengo osoaz irabazi zuen; AMIk ez zuen zerrendarik aurkeztu.

2003tik Martzillako alkatea Nafarroako Alderdi Sozialista alderdi politikoko José María Abartzuza Goñi da. 2003an PSNk (5 hautetsi) hauteskundeak irabazi zituen eta NEBeko bi zinegotzien babesa ere lortu zuen UPNri (4) alkatetza kentzeko. 2007an Udaletxeko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen, eta Nafarroako Ezker Batuaren botoa behar izan zuen alkatetza eskuratzeko, UPN ( beste 5 zinegotzi) izan baitzen bozkatuena. Baliogabeko botoak 31 izan ziren (emandako guztien %1,95) eta boto zuriak 46 (%2,95). Abstentzioa %26,72koa izan zen. PSNk eta NEBek aurreko agintaldiko gobernu ituna berretsi zuten.

Martzillako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 685 5
PSN 630 5
NEB 200 1

2011ko udal hauteskundeetan Abartzuzak alkate kargua berretsi zuen. PSNk 5 zinegotzi atera zituen eta zerrendarik bozkatuena izan zen. UPNk zein AMIk hiruna. NEBek ez zuen bat ere lortu.

Martzillako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 599 5
UPN 452 3
AMI 348 3
NEB 93 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urtean altxatutako eraikin berria da, antzinako udaletxe zaharra egon zen orube berdinean altxatutakoa. Lau zatitan banaturiko hiru fatxadez osatutako eraikina da. Fatxada nagusiak, lau arku berdineko ataria dauka. Eraikuntza material moduan adreilua, harria eta porlana erabili ziren. Udal bulegoez gain, udaletxearen eraikinean, udal liburutegia, jubilatuen egoitza, anbulategia eta herriko langileentzako etxebizitzak daude. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Espainia Plaza, 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979-1983 Aurelio San Juan Indep.
1983-1987 José Luis Murugarren UCD
1987-1991 Francisca Catalán Fabo PSN
1991-1995 Francisca Catalán Fabo PSN
1995-1999 María Jesús Moreno Garrido AMI
1999-2003 Félix Ascasso UPN
2003-2007 José María Abartzuza PSN
2007-2011 José María Abartzuza PSN
2011-2015 José María Abartzuza PSN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Olloqui[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Olloqui autobus konpainiak Martzilla Calahorrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Martzilla eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,73k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillako jaiak San Bartolomeren omenez ospatzen dira abuztuaren 23tik abuztuaren 30era bitartean. Horrez gain, urtean zehar hainbat jai desberdin antolatzen dira, ihauteriak otsailean, Santa Ritarako erromeria maiatzaren 22an eta "Gazteriaren jaiak" apirileko azken astean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillako gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Martzillako gaztelua»

XV. mendekoa eta herriko erdigunean Martzillako gaztelua dago. Toki defentsiboa izateaz gain, Faltzeseko markesen jauregia ere izan zen, Pierres de Peraltaren ondorengoak zirenak.

Andre Mariaren komentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Agustindar Errekoletoen komentua (Martzilla)»

Andre Mariaren komentua, eraikin ezberdinek osatzen duten multzo arkitektonikoa da. Komentua XVIII. mendearen amaieran hasi zen eraikitzen, estilo barrokoa eta neoklasikoa nahastuz. Eliza, konplexu arkitektonikoaren erdian dago, gurutze latindarraren itxura eta kanpoalderantz begira dagoen gurutzeri nabea.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pluko Ama Birjinaren baseliza (Martzilla)»

Herriaren erdigunean Pluko Ama Birjinaren baseliza dago. Bestetik, aipatzekoa da Agustinos Recoletos anaien komentua dago, XIX. mendekoa eta gaur egun Nafarroako Unibertsitatearen Teologia fakultateak barne hartzen duena.

Martzillar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martzilla Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa