Zugdidi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zugdidi
ზუგდიდი
 Georgia
Zugdidi Montage by Gaeser.png
Flag of Zugdidi (City).svg Coat of Arms of Zigdidi.svg
Administrazioa
Herrialdea  Georgia
Probintzia Samegrelo-Zemo Svaneti
Izen ofiziala ზუგდიდი
Jatorrizko izena Zugidi
Postakodea 2100
Geografia
Koordenatuak 42° 30′ N, 41° 51′ E / 42.5°N,41.85°E / 42.5; 41.85Koordenatuak: 42° 30′ N, 41° 51′ E / 42.5°N,41.85°E / 42.5; 41.85
Zugdidi hemen kokatua: Georgia
Zugdidi
Zugdidi
Zugdidi (Georgia)
Azalera 16.85 km²
Altuera 100-110
Demografia
Biztanleria 75 900 bizt.
Dentsitatea 4 504,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Columbus

Zugdidi[1] (georgieraz: ზუგდიდი; mingrelieraz: ზუგდიდი) Georgiako Mendebaldeko Samegrelo (Mingrelia) izeneko herrialde historikoan dagoen hiria da. Herrialde horretako ipar-mendebaldean dago kokatuta. Txkhousi ibaiaren ertzean kokatua. Hiria Tbilisitik 318 km-ra dago mendebalderantz, Itsaso Beltzeko kostaldetik 30 km-ra eta Egrisi mendilerrotik 30 km-ra. Itsas-mailatik gora 100–110 m-ra dago. 2007an 75.900 biztanle zituen (%99 georgiarra da). Hiria, Samegrelo-Zemo Svaneti herrialdeko hiriburua da, hau da, Samegrelo eta Svaneti biltzen dituen herrialdearena.

“Zugdidi” izenaren esanahia “muino handia” da Laz-Mingreliar (Kolkiar) hizkuntzan. Arkitektura aldetik, aipagarriak dira Erreginaren jauregia eta Nikoren jauregia (egun Dadiani izeneko museoak dira, biak ala biak XIX. mendekoak), Blachernae Andre Mariaren eliza (1825-30 u.) eta Mantzkhvar-kari eliza (X-XIV. mendeak). Era berean, Lorategi Botaniko zaharra dago (Erreginaren lorategia) eta hiriko bulebarra, Rafiel Eriztavik sortua.

Historikoki, Zugdidi Mingrelia printzerriko (Odishi) hiriburua izan zen 1867 arte, Errusiako Inperioak printzerria deuseztatu zuen arte, alegia.

1993an hirian Georgiako lehen presidentea izandako Zviad Gamsakhurdiaren administrazioa egon zen.

Napoleon Bonaparten hil-mozorroa ikusgai dago Zugdidin, Dadiani Jauregiaren Museoan, baina museo horretako altxorrik preziatuena Andre Mariaren hil-oihal bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zugdidi Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Georgia
Artikulu hau Georgiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.