Zuzenbide sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuzenbide sozialista, zentzu hertsian, estatu sozialistek ezarritako ordenamendu juridikoari deritzo. Zentzu zabalean, ordea, sozialismoaren doktrina politikoa jarraitzen duten ordenamendu juridikoei egiten die erreferentzia.

Zuzenbide sozialista zentzu zabalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide sozialistaren zentzu zabalean, berriz, herrialde kapitalisten ordenamendu juridikoetan integratu diren adar, instituzio eta printzipio juridiko jakin batzuk ditugu. Esaterako, langileriaren zuzenbidea eta langileriaren eskubideak, “in dubio pro operario” printzipioa, zuzenbide sindikala, kontratazio kolektiboa, lan-istripuetan nagusiaren erantzukizun objektiboa, justizia sozialaren nozioa, konstituzionalismo soziala eta bigarren belaunaldiko giza eskubideak, langilearen eta enpresariaren arteko kogestioa eta langileek autogestionatutako enpresak, enpresen desjabetze eta nazionalizazioari buruzko arauak. Zuzenbide kooperatibista ere oso lotuta dago zuzenbide sozialistarekin, zentzu zabalean.

Zuzenbide sozialista zentzu hertsian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentsu hertsiko zuzenbide sozialistaren barruan, estatu sozialistetako printzipio eta sistema juridikoak aurkitzen ditugu.

Estatu sozialista gehienetan  onarturiko sistema juridikoak, ideologia marxista leninistan oinarritzen dira.

Mundu kapitalistaren sistema juridiko gehienak, jabetza pribatua babesten saiatu dira. Sistema juridiko sozialistek, berriz, ekoizpen bideetan oinarritzen dute jabetza banatzeko eta zehazteko modua. Ekoizpen bideek ongizate orokorrera bideratuta egon behar dute eta eta euren titulartasuna, estatuak edo erkidegoak izango du. Autogestionatuak ere izan daitezke. Sistema juridiko sozialista askok, jabetzarekiko eta honen banaketarako azpisistemak ezartzen dituzte, kooperatibismoaren printzipioetan oinarriturik. Horren adibide bat ``koljoses´´ izeneko azpisistema sobietikoa litzateke, adibidez.

Estatu sozialistetan, jabetza pribatua existitzen ez dela pentsatzen den arren, hori ez da egia. Sistema guztiek jabetza pertsonalaren figura barneratzen dute. Horrela gertatzen da, adibidez, Txinako zuzenbide komunista modernoarekin.

Sistema juridiko sozialista, Guda Hotza baino lehen, estatu sozialistetan ezarrita zegoen. Hala ere, hainbat adituk uste dute praktikan parekotasun gehiegi zeukatela sistema horiek sistema kapitalistekin.

Sobietar zuzenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide sozialistaren lehen sistema sobietar zuzenbidea izan zen. 1917ko Errusiar Iraultzaren ondoren, Sobietar Batasuneko legegile eta juristek garatu zuten, bai teorikoki, baita praktikoki ere. Jurista nabarmenen artean Pēteris Stučka, Evgeny Pasukanis eta Andréi Vyshinski ditugu, besteak beste.

Sobietar zuzenbidea, beraz, herrialde komunisten ordenamendu juridikoen garapenerako oinarria izan zen. Hala ere, zenbait kasutan, sobietar zuzenbidetik aldendu ziren, eta sistema desberdinak sortu (Txinan eta Jugoslavian, adibidez).

Amaitzeko, beharrezkoa da ordenamendu juridiko sozialistaren ekarpena azpimarratzea. Izan ere, aditu askoren ustez, balioak, justizia eta berdintasuna lortzeko sistema eredugarriena izan zen.

Zuzenbide txinatar sozialista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina sozialistaren sistema juridikoak ezaugarri bereziak ditu, batez ere, 1978tik aurrera egindako erreforma juridiko ekonomikoei erreparatuz gero. Alde batetik, sistema juridiko zaharrenetako batetik dator, Txina inperialeko sistema juridikotik alegia. Txinatar zuzenbidea, batez ere, bere zorroztasun penalagatik eta epaileei utzitako malgutasunagatik da ezaguna. Beste alde batetik, Txinak erabakitako merkatu sistema sozialistak inbertsioei bermea ematen dien legeria bat garatu du, zuzenbide anglosaxoiaren equity printzipioan oinarrituz[1].

Historikoki, txinatar zuzenbidea Faren (lege idatzia) eta Liren (erritua) arteko tentsioan oinarritu da. Dinamika hori, hasierako hamarkadetan leundu arren, berpiztu egin da 1978ko erreformez geroztik[2].  

Sistema juridiko honen bereizgarri nagusietako bat subjektu ahulenaren aurrean indartsuena babestea da, eta, horrela, negozioen efikazia bultzatzea.Txinako ondarezko sistema juridikoa ekoizpen bideen jabetza kolektiboan oinarritzen da; baina, aldi berean, inbertsio pribatuak bermatzen ditu eta horiekiko 70 urteko usufruktu eskubidea ezartzen du: ondorengotza objektu gisa utz daiteke inbertsioa. 1999an, konstituzio erreforma batek ekonomian jabetza propietatea egon zitekeela aitortu zuen, eta, aldi berean, nekazarientzat  landen usufruktu eskubidea ezarri[3].

Txinak, bestalde, korrupzioarekiko penalizazio sistema oso eraginkor eta gogorra dauka, non Alderdi Komunista botere judizial gisa aritzen baita. Indarrean dagoen konstituzioa 1954koa da, 1982an sartutako 31 zuzenketarekin. Sistema demokratiko parlamentarioa dauka, non herriak baitu boterea eta non herria parlamentu nazionalean ordezkaturik baitago. Txinako Alderdi Komunistaz gain beste zortzi alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta, beraz, sinbolikoak dira.

1980an eginiko erreformek botere judizialaren eta abokatuaren lanbidearen indartze eta birbalioeste bat ekarri zuten. Txinako abokatuak, "Txina osoko abokatuak" deritzon elkarte nazional batean antolaturik daude eta ordainsari finkoa dute. Prozesu penalean, epaileek legeari jarraitu behar diote zorroztasunez, eta prozesu zibilean epaileak baimenduta daude analogia erabiltzeko.

Zuzenbide kubatar komunista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuban zuzenbideak, nahiz eta ideia marxista-leninistetan inspiratua egon, estruktura kontinental indartsua mantentzen du, Sozialismo Errealaren beste estatu batzuekin alderatuta. Horren arrazoia, faktore kulturalean oinarritzen da, non akademiak eta jarduera legegileak gogor eutsi batzioten sobietar kontzeptu juridiko eskematikoak gehitzeari. Bestalde,  zuzenbide erromatar frantsesaren estruktura formalak jarraitu eta sobietar zuzenbidearen tesi eta kategoriarekin nahastu zen. Ekoizpen bideen gaineko jabetza estatala ezarri zen; baina, Sobietar Batasunaren desegitearekin, erreforma batzuk egitera behartuta egon da, eta jabetza mistoa onartu da. Gainera, beti bermatu da jabetza pertsonalerako eskubidea (jabetza pribatuaren aldaera bat, baina eskala txikiago batean).

Gurtzeko askatasuna dago, eta kultu eta prozesioak onartzen dira herrialde guztian. Hala ere, eskola guztiak laikoak dira eta haien barruan jarduera erlijiosoa guztiz debekatuta dago.

Hauteskundeak bost urterik behin egiten dira eta presidentea zeharkako moduan aukeratzen da. Prozesua, aurre hautagaiekin hasten da. Bilerak egiten dira auzoz auzo eta 16 urtetik gorakoek parte har dezakete. Bozka publikoa da. Behin maila desberdinetako hautagaiak aukeratuta, bozketa unibertsal, aske eta sekretua egiten da. Asanblada Nazionalerako aukeratuak izan direnak saio publiko batean bildu eta Estatu Kontseilua aukeratzen dute (non presidente bat, lehenengo presidenteordea eta bost presidenteorde aukeratzen baitira), eta Errepublikako gobernua eratzen da.

Alderdi komunista da legezkoa den alderdi bakarra. Hala ere, alderdi horrek debekatuta dauka kanpaina egitea edota hautagaiak proposatzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Derecho chino - Google Search» www.google.com.ar (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  2. Renzo., Cavalieri,. (1999). La legge e il rito : lineamenti di storia del diritto cinese. Angeli ISBN 8846416317. PMC 799203021. (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).
  3. (Gaztelaniaz) Clarín.com. «China consagró el derecho a la propiedad privada» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]