Anakonda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anakonda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaBoidae
SubfamiliaBoinae
Generoa Eunectes
Wagler, 1830

Anakonda munduan dagoen sugerik handiena da. Boa familiako suge hertsatzailea da, eta gaur egun lau espezie bereiz daiteke haien artean:

Ezagunena Anakonda berdea dugu hau baita dudarik gabe suge munduan aurki dezakegun sugerik harrigarriena bere 10 metroak gainditzen dituen luzerarekin.

Harrigarria da batez ere, Anakondak, jaiotze unetik hiltzen diren arte hazten doazela erritmo jarrai batean, baino are eta harrigarriagoa da oraindik, Anakondak 15 urte besterik ez direla bizi jakitea. Beraz esan daiteke anakondak erritmo izugarri azkarrean hazten direla.

Hego Amerikatik batik bat dago zabaldua Anakonda gehienbat Amazonas eta Orinoko ibaien ertzetan daudelarik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore berde iluneko azala du sabela argiagoa duelarik. Obalo itsurako marka beltzak ditu ere gorputz osoan zehar.

Buru mehea du eta lepoa ez du markaturik ageri. Sudurzuloak eta begiak buruaren goiko aldean ditu kokatuak uretan murgiltzean arnasketa eta pertzepzioa erraztu ahal izateko.

Usaimen glandulak, suge ororen antzera, mihian ditu kokatuak. Gorputz zabal eta gihartsua du, era berean malgua, bere presak irenstean hauen gorputzera moldatu ahal izateko.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu bezala Anakonda gustora dago orkorrean zuhaitz eta ur lasaietan. Ez ditu ur-lasterrak atsegin, horrexegatik aurki daitezke gehienak putzu eta ur geldiko ibaietan.

Bere gihar ahaltsuei esker oso azkar egin dezake igerian bere arrapakinei ehiza emanez.

Anakonda ez da beste suge asko bezala animalia pozoitsua. Beste bat da anakondak erabiltzen duen arma nagusia. Nagusiki ibai ertzetara gerturatzen diren animaliak masailezurrez harrapatu eta urperatu egin ditu. Ondoren bere gorputza presaren inguruan karabilkatzen du hertsatzearen bidez ito arte. Jende askok hala pentsatzen duen arren anakondak ez du presa hiltzen hertsatzearen bidez, toraxa prentsatuz arnasa hartzea ekiditen dio presa itoz.

Gizakiak ez du parte hartzen anakondaren menuan nahiz eta historian zehar gertakizun tamalgarriak jazo diren Amazonas inguruan.

Anakondak ez du bere haginekin presa txikitu beharrik, bere masailezurra suge guztietan bezala lekutik atera dezake bere presa osorik irensteko. Presaren tamainaren arabera Anakondaren digestioak astea iraun ditzake. Lotan igarotzen du denbora gehiena anakondak digestioa burutzen ari denean. Bere dieta era guztietako animaliek osatzen dute baina batik bat tapirak, oreinak, pekariak, eta beharrez gero kaimanak ere irensten ditu dieta atsegin bezala.

Esaten denez, azken urteetan ikusiak izan dira anakondak jarrera kanibalak izaten, ziurrenik lehorteei aurre egiteko hartu izan dituzten jarrerak izan daitezke adituen ustetan.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anakonden ugalketa apirila eta maiatza artean jazotzen da, emeak usaimenezko seinale batzuen bidez arrak erakartzen dituelarik. Hauek emearen inguruan ezartzen dira asteetan zehar. Ugalketaren azken fasean, azken 15 egunetan gutxi gorabehera, arrak emearen inguruan kiribiltzen dira hau lortzeko burutzen duten burrukaldi bat eginez. Azkenik emeak bere arra aukeratzen du. Koitoan, bi sugeen “kloakak” (sugeen ugal aparatua) kontaktuak jartzen dira, buztanak elkar kiribiltzen dira eta azkenik intseminazioa ematen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anakonda Aldatu lotura Wikidatan

Bideo interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]