Édouard Balladur
Édouard Balladur (Esmirna, Turkia, 1929ko maiatzaren 2a) frantsesezko idazlea eta Frantziako politikaria da. 1993 eta 1995 artean Frantziar Errepublikako lehen ministro izan zen, François Mitterranden gobernuan. UMP alderdi politikoko kidea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bankari familia armeniar batean jaio zen arren, Aix-en-Provenceko Unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak eta Parisen diplomatu zen. 1960ko hamarkadaren hasieran ekin zion ibilbide politikoari Georges Pompidou lehen ministroaren kabinetean. 1969-1974 bitartean Pompidou presidentearen idazkari nagusia izan zen, eta gobernu haren itzaleko zuzendaria askoren ustez. Pompidou hil zenean, Giscard d'Estaingek eskainitako karguari uko egin eta enpresa pribatuan hasi zen lanean.
1984an Estatu-kontseilari izendatu eta 1986ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten Parisko barrutian. Eskuineko gobernuaren eta presidente sozialistaren arteko bizikidetzari buruzko teoriaren aitzindari izan zen, eta Jacques Chirac lehen ministroak ekonomia-alorreko ministro izendatu zuen 1986an. Chiracek 1988ko hauteskundeak galdu zituenean, Balladur aldendu egin zen politikaren lehen lerroetatik, baina 1993an François Mitterrandek lehen ministro izendatu zuen Bérégovoyren ordez. 1995ean bere burua hautagaitzat aurkeztu zuen urte horretako lehendakaritza hauteskundeetarako, eta bere alderdiaren eta hautesle kopuru handi baten babesa izan bazuen ere, ustelkeria arrastoek haren irudi garbia zipriztindu zuten. Chiracek hauteskundeak irabazi zituenean, Balladurrek dimisioa aurkeztu zion presidente Mitterrandi.
Besteak beste, Maiatzeko arbola (1979) eta Gehiago sinisten dut gizonarengan, Estatuan baino (1987) liburuak argitaratu ditu. Frantziako Ohorezko Legioko zalduna da, eta Frantziako eta nazioarteko sari ugari jaso ditu.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L’Arbre de mai, 1979
- Je crois en l'homme plus qu'en l'État, 1987
- Passion et longueur de temps, 1989
- Douze lettres aux Français trop tranquilles, 1990
- Des Modes et des convictions, 1992
- Dictionnaire de la réforme, 1992
- Deux ans à Matignon, 1995
- Caractère de la France, 1997
- L’Avenir de la différence, 1999
- Renaissance de la droite, 2000
- Les Aventuriers de l'histoire, 2001
- Jeanne d'Arc et la France, le mythe du sauveur, 2003
- La fin de l'illusion jacobine, 2005
- Machiavel en démocratie. Mécanique du pouvoir, 2006
- L'Europe autrement, 2006
- Laissons de Gaulle en paix !, 2006
- Pour une union occidentale entre l'Europe et les États-Unis, 2007
- Une V.ème République plus démocratique, 2008
- Le Pouvoir ne se partage pas : Conversations avec François Mitterrand, 2009
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1929ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako biografia zirriborroak
- Frantziako politikariak
- Frantziako lehen ministroak
- Frantziako idazleak
- UMPko politikariak
- Armeno-frantziarrak
- XX. mendeko Frantziako idazleak
- XXI. mendeko Frantziako idazleak
- École nationale d'administrationen ikasitakoak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako politikariak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 12. legegintzaldiko Parlamentuko kideak