Georges Pompidou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georges Pompidou

Georges Jean Raymond Pompidou (Montboudif, Cantal, 1911ko uztailaren 5a - Paris, 1974ko apirilaren 2a) Frantziako politikaria izan zen, 1969-1974 tartean presidente izandakoa.

Zientzia politikako ikasketak egin ondoren, Marseillan eta Parisen irakaslea izan zen. 1944. urtean politikan hasi zen eta de Gaulle jeneralaren laguntzaile izan zen, haren heriotza arte. Aldi berean, Rothschild familia aberatsaren zenbait enpresatako zuzendaria izan zen. Lehendakari de Gaulleren laguntzaile taldearen zuzendari izendatu zuten 1959. urtean eta Biltzar Konstituziogileko kide hautatu zuten handik gutxira. Lehen Ministro izendatu zuen jeneralak 1962. urtean eta postu horretan iraun zuen, 1968. urteko maiatzeko istiluak piztu ziren arte. 1969. urtean, de Gaullek kargua utzi zuenean UDR eskuindar batasuneko hautagaia izan zen eta Errepublikako lehendakari aukeratu zuten (1969-V-15). Charles de Gaulleren politikaren jarraitzaile izan zen aldetik, gizarte neurri berriei jarraitu, industria nuklearra bultzatu eta Europako ekonomiaren batasunerako urratsak sendotu zituen. Pompidou izena eman zioten 1977. urtean Parisen zabaldu zen arte eta kultura zentro modernoari.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen, Georges Pompidou Zentroa dago, haren omenez horrela deitua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Pompidou Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]