Ángel Crespo
Wikipedia(e)tik
Crespo, Lisboan.
Ángel Crespo Pérez de Madrid (Ciudad Real, Espainia, 1926ko uztailaren 18a - Bartzelona, Katalunia, 1995eko abenduaren 12a) gaztelaniazko poeta eta hainbat hizkuntzatatik gaztelaniarako itzultzailea izan zen. Itzulpengintzan egindako lanagatik nabarmendu zen; besteak beste, Dante, Petrarka eta Pessoaren obrak itzuli zituen gaztelaniara. Espainiako Itzulpen Saria eman zioten 1985ean. Obra poetikoari dagokionez, aipagarriak ditu En medio del camino (1971, Bide erdian), Puerta clavada (Ate iltzatua) eta El bosque transparente (1983, Baso gardena).
Lan nabarmenduak [aldatu]
- Poemas en Prosa: 1965-1994 (Ediciones Igitur, 1998)
- La Realidad Entera (Galaxia Gutenberg/Círculo de Lectores, 2005 )
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.