Ángel María Villar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ángel María Villar
Datu pertsonalak
Izen osoa Ángel María Villar Llona
Jaio 1950eko urtarrilaren 21a
Bilbo, Bizkaia ( EH)
Posizioa Erdilaria
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1968-69
1969-70
1970-81
Galdakao KE
Getxo KK
Athletic Club


361 (11)

Ángel María Villar Llona, (Bilbo, 1950eko urtarrilaren 21a - ) euskal futbolari ohia eta futbol buruzagia da. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere lau aldiz jokatu zituen. Egun Espainiako Futbol Federakuntzaren presidente, FIFAko presidenteordea eta UEFAko hirugarren presidenteordea da. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.

Hemeretzi urte zituela, kimikako ikasle zela, Bilboko Athletic futbol taldeak kontratatu zuen jokalari profesional gisa. Ikasketak bertan behera utzi zituen; baina hogeita hiru urterekin, berriro ikasten hastea erabaki zuen, zuzenbide karrera, kimikakoaren ordez. 1979an lortu zuen lizentzia eta harrezkero legelari gisa jardun zuen, beste bi legelarirekin batera. Gaztetan Galdakao eta Getxo taldeetan jokatu ondoren, 1970ean Bilboko Athleticen egin zuen debuta futbolari profesional gisa. Bere futbolari karrerako hemeretzi urteetatik hamaika talde horretan jokatu ditu; 1973ko Espainiako Errege Kopa irabazi zuen, eta 1997an txapeldunorde geratu ziren Kopan eta UEFAn. Espainiako selekzioarekin, berriz, 22 aldiz jokatu zuen, Ladislao Kubalaren esanetara gehienetan. 1978an Espainiar Futbolari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta elkarteko lehendakariorde izatera iritsi zen. 1981ean, profesional gisa jokatzeari utzi zion urtean, Bizkaiko Futbol Federazioko lehendakari hautatu zuten, eta 1988an Espainiako Futbol Errege Federaziokoa. 1984tik aurrera federazio horretako Zuzendaritza Batzordeko kide izana zen. 1992an berriro hautatu zuten lehendakari beste lau urtetarako, eta karguan berretsi zuten ostera 1996an.

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Kanpo loturak


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak