Émile Duclaux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emile Duclauxen erretratua.

Émile Duclaux (Aurillac, Cantal, Frantzia, 1840ko ekainaren 24a - Paris, Frantzia, 1904ko otsailaren 5a) frantses biokimikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasteurren laborategi-laguntzailea izan zen, eta haren lekua hartu zuen Pasteur Institutuaren zuzendaritzan. Ligue des droits de l´homme elkarteko sortzaileetako bat izan zen.

Hartzidura eta mikrobioek eraginiko gaixotasunak aztertu zituen, batez ere. Kapilaritateari buruzko teoria bat sortu zuen, isurkarien gainazala mintz elastiko batekin alderatuz, eta isurkariek hodi kapilarretan mugitzean jarraitzen dituzten legeak aztertu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]