Pasteur Institutua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pasteur Institutua mikrobiologiaren arloan espezializatutako fundazio pribatu frantziarra da. Louis Pasteurrek sortu zuen 1887an, bai eta izena eman ere. Gaixotasun infekziosoen ikerketan mende bat baino gehiago ibili ondoren, HIESaren eragilea identifikatzea azken hamarkadotako lorpenik handienetakoa izan da. Izan ere, mundu mailako erakunde zientifikorik hoberenen artean dago.

100 ikerketa unitatek osatzen dute eta 2.700 pertsona baino gehiagok bertan lan egiten dute. Halaber, Parisen egoitza nagusia duen arren 24 zentro daude Frantziatik at, garapenaren bidean dauden herrialdeetako osasun egoera hobetzeko lanean bereziki. Besteak beste, aipatzekoak dira Belgika, Alemania, Errusia, AEB, Kanada, Txina, Hego Korea, Kamerun eta Nigerreko zentroak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasteur Institutua Aldatu lotura Wikidatan