Étienne Maurice Falconet
Wikipedia(e)tik
Étienne Maurice Falconet (Paris, Frantzia, 1716 - 1791) eskultorea izan zen. J. B. Lemoyneren ikaslea izan zen, eta Akademian onartu zuten Milon de Crotone obrari esker. Madame de Pompadour izan zuen babesle (La Musique, 1751; L´Hiver, 1765), zeinak Sèvresko lantegietako zuzendaritza eman baitzion. San Petesburgon egin zuen obrarik inportanteena, Katalina II.a Errusiakoak eskatuta: Petri Handiaren zaldizko estatua (1766-78). Réflexions sur la sculpture (Eskulturari buruzko gogoetak) liburua idatzi zuen 1761ean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.