Madame de Pompadour
Wikipedia(e)tik
Madame de Pompadour, jaiotza-izena Jeanne-Antoinette Poisson, (Paris, 1721 - Versailles, 1764) frantses dama bat zen, Luis XV.a Frantziakoaren maitalea. Finantzari aberats baten alaba zen, eta maila handiko hezkuntza jaso zuen, literatura eta artearen alorretan batez ere. Le Normnatekin ezkondu zen 1741an, eta alaba bat izan zuten. Handik hiru urtera dibortziatu zen[1], eta Luis XV.a Frantziako erregearen maitale bihurtu zen; Pompadourreko markesaren titulua eskuratu zuen. Hurrengo 19 urteetan eragin handia izan zuen markesak Frantzia absolutistako politika eta artegintzan. Erregeak, markesaren eta haren anaiaren laguntzaz, eraikin ugari jaso zituen Parisen. Entziklopedistak eta oro har artistak bultzatu zituen Pompadourreko markesak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Antoine (1989), Louis XV, Paris: Fayard, 493–95. or.