1117ko Veronako lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1117ko Veronako lurrikara
Map
Motalurrikara
Data1117ko urtarrilaren 3a
KokalekuIsola della Scala
HerrialdeaItalia
Lurrikararen momentu sismikoa6,69
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale VII (en) Itzuli
Pertsona hilak30.000

1117ko Veronako lurrikarakMercalli eskala sismologikoan VII gradutan kalkulatzen dena – urtarrilaren 3an iparraldeko Italia eta hegoaldeko Alemania astindu zituen.[1] Lehen talkaren epizentroa Veronatik gertu izan zen, kalte handienak jasan zituen hiritik gertu. Anfiteatroaren kanpoko horma partzialki eraitsia izan zen, eta oin-zatia 1183ko ondorengo lurrikara batean kaltetua izan zen. Beste eliza, monasterio eta monumentu zahar asko suntsituak edo oso kaltetuak izan ziren, Erdi Aroko lehen eraikinen zati handi bat ezabatuz eta erromaniko estiloko berreraikuntza masiborako espazio bat eskainiz.[2] Urtarrilaren 3ko lehen talkaren ondoren, jarduera sismikoak hilabetez iraun zuen, urtarrilak 12an, ekainaren 4an, uztailaren 1ean, urriaren 1ean eta abenduaren 30ean beste lurrikara txikiagoak izanda.

Lurrikara, Veronan ez ezik, Italiako iparraldean ere nabaritu zen, Cividaletik Paviara, hegoaldean Pisatik eta iparraldean Suitzaraino. Veronatik kanpo, Milan, Bergamo, Brescia, Venezia, Treviso, Modena, Parma eta Cremona ziren gunerik kaltetuenak.[3] Lurrikararen berriak Montecassinon eta Reimsen jaso zituzten. Landolfo Iuniore kronikari milandarrak suntsipenaren ondorioz elizako kontzilioa kanpoan, aire zabalean, eraman behar izan zutela esan zuen. Alemanian ere kalteak oso handiak izan ziren. Bambergeko San Migel elizan, Brauweilerreko abadian eta Rottenburg am Neckar, Konstanza, Meersburgeko eraikinetan ere kalteak izan zirela jakinarazi zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Banca Ipermediale delle Vetrate Italiane, Consiglio Nazionale delle Ricerche (Italieraz)
  2. G. Solinas (1981): Storia di Verona (244. orr.). Verona: Centro Rinascita, 1981
  3. Emanuela Guidoboni-Enzo Boschi: «I grandi terremoti medioevali in Italia», en la revista Le Scienze, n.º 249, 1989.
  4. Thomas Glade, Malcolm Anderson, Michael J. Crozier: Landslide hazard and risk (261. orr.). John Wiley and Sons, 2005. ISBN 0-471-48663-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]