Verona
|
Verona |
|||
|---|---|---|---|
| Veneto | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Verona | ||
| Estatua | |||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Veneto Verona |
||
| ISTAT kodea | 023091 | ||
| Alkatea | Flavio Tosi | ||
| Koordenatuak | 45°26′0″N 10°59′0″E / 45.43333°N 10.98333°EKoordenatuak: 45°26′0″N 10°59′0″E / 45.43333°N 10.98333°E | ||
| Eremua | 206,63 km2 | ||
| Posta kodea | 37100 |
||
| Biztanleria | 269.968 bizt. | ||
| Dentsitatea | 1.306,53 bizt./km² | ||
| www.commune.verona.it | |||
Verona[1] izen bereko probintziako hiriburua eta Venetoko eskualdeko hiri nagusietakoa da, Italiako iparraldean, Lessini mendiaren oinetan, Adige ibaiaren ertzean, Veneziako hiritik mendebaldera. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako hiria da Verona. 2006an 269.968 biztanle zituen.
Unibertsitatea eta aireportua ditu. Burdinbide eta errepideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza (frutak, barazkiak, laboreak, mahatsa) eta industria (ardogintza, kimika-industria, papergintza, ehungintza, azukre-findegiak, artisautza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Eduki-taula |
Ondarea [aldatu]
Monumentuei dagokienez, oso hiri ikusgarria da, eta garai askotako obrak gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, K.o. I. mendeko Arena teatro erromatarra (gaur egun, operarako erabilia), mende bereko bi ate, K.a. I. mendeko Arco dei Gavi arkua (XX. mendean berritua), 1714ko Lapidario Maffeiano museoa (antzinateko Erroma eta Greziako gauzak gordetzen dituena), V. mendeko jatorria duen S. Zeno Maggiore eliza erromanikoa (XII-XIII. mendeetan berritua), XIII. mendearen bukaerako S. Anastasia eliza gotikoa (XV. mendean amaitua), XV. mendean berritutako katedral erromaniko-gotikoa, XI-XIII. mendeetako S. Fermo eliza, XV. mendean berritutako Nazzaro eta Celso santuen eliza eta mende bereko S. Giorgio in Braide eliza. Nabarmentzekoak dira, halaber, XIV. mendeko Castelvecchio jauregia (museoa gaur egun), Loggia del Consiglio jauregia (1493), XII. mendeko Palazzo della Ragione jauregia eta 1345. urteko Scaligero harrizko zubia, Bigarren Mundu Gerra amaituta berreraiki behar izan zutena. Aipatutako elizetan, Verona eta inguruko Erdi Aroko pintore ospetsuenen (Pisano, Montagna, Caliari) obrak daude ikusgai.
Historia [aldatu]
K.a. 89. urtean Erromako kolonia bihurtu zen, eta, denbora laburrean, garrantzi handiko hiri bilakatu zen Europarako bideak bertatik igarotzen zirelako. 489an ostrogodoen errege Teodorikok inbaditu zuen, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen Adige ibaiaren ertzean. 774an Karlomagnok konkistatu zuen, eta han bizi izan ziren haren seme eta errege Pepin eta Berengario I.a. XII. mendearen hasieratik herri burujabea izan zen, baina guelfoen eta gibelinoen arteko istiluak hasi ziren. 1260-1387. urteetan, della Scala sendiaren eskuetan egon zen Veronako aginpidea. 1387an Milango hiriaren mendean zegoen, eta 1405ean Veneziako Errepublikaren administraziopean. Bonapartek Austriaren eskuetan utzi zuen (1797-1801). 1805-1814. urteetan, Italiako erreinuaren barnean zegoen, eta Adigeko departamenduko hiriburua izan zen, ondoren, berriro Austriaren mende geratzeko. 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.
Veronar ezagunak [aldatu]
- Katulo (K. a. 84 - c. K. a. 53) erromatar olerkaria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Italieraz) Veronako Udalaren webgunea
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||
| Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |