1982ko Espainiako Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1981 << 1982ko Espainiako Itzulia >> 1983
Sailkapenak 19 etapa eta sarrerakoa, 3456 km
Nagusia  Euskadi Marino Lejarreta 95h 47' 23"
Puntuak  Suitza Stefan Mutter 172 p.
Mendia  Espainia José Luis Laguía 90 p.
Taldeak  Espainia Kelme 287h 14' 05"

1982ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 37. edizioa izan zen. 1982ko apirilak 20 eta maiatzak 9 artean ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bi bikoitzak izan ziren 19 etapatan banatutako 3456 kilometroko ibilbidea eginez. Santiago de Compostelan hasi eta Madrilen amaitu zen.

100 txirrindularik parte hartu zuten 10 taldetan banatuta, proba 76k amaitu zutelarik. Garailea izan zen Marino Lejarretak proba, batez beste, 36,855 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Berarekin batera podiumean Michel Pollentier eta Sven-Åke Nilsson egon ziren.

Alabaina, horietako bakar bat ere ez zen faboritoa proba hasieran, Claude Criquielion baitzen garaipena lortzeko atzerritar hautagairik sendoena, eta espainiarren artean Ángel Arroyo, Alberto Fernández, Pedro Muñoz, Vicente Belda, Juan Fernández eta Faustino Rupérezen izenak agertzen ziren.

Hasieran esprintetan Eddy Planckaert nagusitu ondoren, Criquielionek lortu zuen lidertza 4. etapan, Reinosan amaitu zena.

Edizio honetako seigarren etapa TVEk zuzenean eman zuen lehena izan zen. Garaipena José Luis Laguíarentzat izan zen.

Ángel Arroyok lidertza 10. etapa amaitu ondoren lortu zuen, non zenbait mendate igo ziren. Harrigarria bada ere, hurrengo egunean, zailtasun handirik gabeko etapa bat zena, Arroyok ia minutu bat galdu zuen bere arerioekiko, lidertzan segundo eskas batzuengatik jarraituz. Alabaina, 15. etapan, avilarrak erlojupeko bikaina egin zuen eta jada nabarmendua zegoen lidertzan.

17. etapa, San Fernando de Henaresen hasi eta Navacerrada mendatean amaitu zena, Itzuliko azken mendiko etapa zen. Pedro Muñoz, Vicente Belda eta Ángel Arroyo helmugara pelotoiari diferentzia handia ateraz iritsi ziren.

Madrilgo azken helmugan, Ángel Arroyo koroatu zuten edizio horretako garaile bezala. Alabaina, Arroyok positibo emango zuen Navacerradan amaitu zen etapan eginiko dopingaren aurkako kontrolean, beste zenbait txirrindulariz gain, horien artean Muñoz, Belda eta Fernández zeudelarik. Ángel Arroyori Itzulia kendu zioten, Marino Lejarreta bizkaitar gaztearen eskuetara pasatuz.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Kelme Juan Fernández
Zor Faustino Rupérez
Wickes Eddy Planckaert
Wolber Sven-Åke Nilsson
Reynolds Ángel Arroyo
Taldea Taldeko liderra
Teka Marino Lejarreta
Safir Michel Pollentier
Hueso Ginés García
Puch - Eurotex Reimund Dietzen
Van de Ven - Moser Dirk Heirweg

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Sarrerakoa apirilak 20 Santiago de Compostela 6,7 (banakako erlojupekoa)  Frantzia Marc Gomez  Frantzia Marc Gomez
1.a a apirilak 21 Santiago de Compostela-A Coruña 97  Belgika Eddy Planckaert  Frantzia Marc Gomez
1.a b apirilak 21 A Coruña-Lugo 97  Belgika Eddy Planckaert  Frantzia Marc Gomez
2.a apirilak 22 Lugo-Gijón 240  Belgika Eddy Planckaert  Frantzia Marc Gomez
3.a apirilak 23 Gijón-Santander 208  Belgika Eddy Planckaert  Frantzia Marc Gomez
4.a apirilak 24 Santander-Reinosa 196  Espainia Antonio Coll  Belgika Claude Criquielion
5.a apirilak 25 Reinosa-Logroño 230  Espainia Ángel Camarillo  Belgika Claude Criquielion
6.a apirilak 26 Logroño-Zaragoza 190  Espainia José Luis Laguía  Belgika Claude Criquielion
7.a apirilak 27 Zaragoza-Sabiñánigo 146  Espainia Enrique Martínez Heredia  Belgika Claude Criquielion
8.a apirilak 28 Sabiñánigo-Lérida 216  Espainia Jesús Hernández Úbeda  Belgika Claude Criquielion
9.a apirilak 29 Artesa de Segre-Puigcerdá 182  Espainia José Luis Laguía  Belgika Claude Criquielion
10.a apirilak 30 Puigcerdá-Sant Quirze del Vallés 181  Suedia Sven-Åke Nilsson  Espainia Ángel Arroyo
11.a maiatzak 1 Sant Quirze del Vallés-Bartzelona 143  Espainia José Luis Laguía  Espainia Ángel Arroyo
12.a maiatzak 2 Salou-Nules 200  Belgika Eddy Planckaert  Espainia Ángel Arroyo
13.a maiatzak 3 Nules-Antella 195  Espainia José Recio  Espainia Ángel Arroyo
14.a maiatzak 4 Antella-Albacete 153  Frantzia Dominique Arnaud  Espainia Ángel Arroyo
15.a a maiatzak 5 Albacete-Tomelloso 119  Belgika Eddy Vanhaerens  Espainia Ángel Arroyo
15.a b maiatzak 5 Tomelloso-Campo de Criptana 35 (banakako erlojupekoa)  Espainia Ángel Arroyo  Espainia Ángel Arroyo
16.a maiatzak 6 C. de Criptana-San Fernando de Henares 176  Belgika Willy Sprangers  Espainia Ángel Arroyo
17.a maiatzak 7 San Fernando de Henares-Navacerrada 178  Euskadi Marino Lejarreta  Euskadi Marino Lejarreta
18.a maiatzak 8 Palazuelos de Eresma (Dyc destileriak) 184  Espainia Juan Fernández  Euskadi Marino Lejarreta
19.a maiatzak 9 Madril 84  Belgika Eddy Vanhaerens  Euskadi Marino Lejarreta

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak

Sailkapen nagusia 17. etapako positiboak jakin aurretik.
1. Ángel Arroyo  Espainia REY 95h 45' 28"
2. Marino Lejarreta  Euskadi TEK + 1' 55"
3. Alberto Fernández  Espainia TEK + 1' 57"
4. Michel Pollentier  Belgika SAF + 2' 13"
5. Sven-Åke Nilsson  Suedia WOL + 3' 12"
6. Faustino Rupérez  Espainia ZOR + 4' 09"
7. José Luis Laguía  Espainia REY + 4' 32"
8. Pierre Raymond Villemiane  Frantzia WOL + 4' 38"
9. Stefan Mutter  Suitza PUC + 6' 14"
10. Jaime Vilamajo  Espainia KEL + 6' 15"


Sailkapen nagusia
1. Marino Lejarreta  Euskadi TEK 95h 47' 23"
2. Michel Pollentier  Belgika SAF + 18"
3. Sven-Åke Nilsson  Suedia WOL + 1' 17"
4. Faustino Rupérez  Espainia ZOR + 2' 14"
5. José Luis Laguía  Espainia REY + 2' 37"
6. Pierre Raymond Villemiane  Frantzia WOL + 2' 43"
7. Stefan Mutter  Suitza PUC + 4' 18"
8. Jaime Vilamajo  Espainia KEL + 4' 19"
9. Marc Durant  Frantzia WOL + 5' 10"
10. Álvaro Pino  Espainia ZOR + 5' 53"


Puntukako sailkapena
1. Stefan Mutter  Suitza PUC 172 puntu
2. José Luis Laguía  Espainia REY 133 puntu
3. Eddy Vanhaerens  Belgika SAF 128 puntu


Mendiko sailkapena
1. José Luis Laguía  Espainia REY 90 puntu
2. Juan Fernández  Espainia KEL 60 puntu
3. José Recio  Espainia KEL 53 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1. Benny Schepmans  Belgika VVM 34 puntu


Esprint berezien sailkapena
1. Marc Van Geel  Belgika SAF -


Taldekako sailkapena
1. Kelme  Espainia KEL 287h 14' 05"