Lleida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lleida

 Katalunia
Lleida
La Seu Vella katedralaren irudia.
Lleidako bandera

Lleidako armarria

Izen ofiziala Lleida
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Katalunia
Bandera de la provincia de Lérida.svg Lleida
Segrià
Alkatea Àngel Ros (PSC)
Koordenatuak 41°37′0″N 0°38′0″E / 41.61667°N 0.63333°E / 41.61667; 0.63333Koordenatuak: 41°37′0″N 0°38′0″E / 41.61667°N 0.63333°E / 41.61667; 0.63333
Lleida is located in Katalunia
Lleida

Localització de Lleida.png

Eremua 211,7 km2
Distantzia 130 km Bartzelonara
Postakodea 25001 - 25008
Biztanleria 135.919 bizt (2009)
Dentsitatea 642,04 bizt/km²
Sorrera K. a. VI. mendea
http://www.paeria.cat

Lleida Kataluniako mendebaldeko hiria da, izen bereko probintziako eta Segria eskualdeko hiriburua, eta erkidegoko hiririk jendetsuenetan hirugarrena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 135.919 biztanle zituen hiriak, eta 200.000 bat biztanle metropoli eremuak.

Lleida Segre ibaiaren ertzean dago, eskualde lau emankorraren (Pla de Lleida edo Segria) erdian, muino baten oinetan (Seu Vella). Unibertsitatea eta apezpikutegia ditu.

La Paeria jauregia, Lleidako udaletxea.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

K. a. III. mendean Iltirda izenaz ageri zen: ilergeteen hiriburu zen. K. a. 218. urtean suntsitu zuten hiria erromatarrek eta Lleidatik hurbil gudu latza gertatu zen Zesarren eta Ponpeioren artean (K. a. 49). IV. mendean zehar mertzenarioen erasoek hiriaren gainbehera ekarri zuten, eta sueboek 449. urtean guztiz birrindu zuten.

Musulmanen inbasioa gerrarik gabe gertatu zen. Bartzelonako konde Ramon Berenguer IV.ak konkistatu zuen 1149. urtean, eta ordutik XIV. mende arte ezagutu zuen hiriak oparotasun handiena, zuraren eta nekazaritzako produktuen merkataritzari esker. Ondorengo mendeetako izurriteek, goseteek (1333, 1348-1351, 1391, 1589, 1599-1600, 1834, 1854, 1865, 1885), eta gerrek (Joan II.a Aragoikoaren aurkakoa, 1464; Kataluniako Gerra, 1644, 1646 eta 1647; Kataluniako Gerra Zibila) hiriaren gainbehera ekarri zuten.

[aldatu] Ekonomia

Lleida da Kataluniako mendebaldeko eta, neurri handi batean, Aragoiko ekialdeko merkataritzagune nagusia. Oso garrantzitsua da bertako nekazaritzako produktuen azoka. Industria biziki hazi ez bada ere, azken urteotan gora egin du (janari industria, metalurgia, kimika, ehungintza, eraikuntzarako gaiak).

Katedraleko klaustroa

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Arteari dagokionez aipagarri dira, besteak beste, XIII. mendearen hasierako katedral bizantziar-gotikoa (XIV. mendeko klaustroa, XV. mendeko kanpandorrea, ate erromaniko eta gotikoak), katedral berria (1761-1781), XIV. mendeko Laurendi santuaren eliza, La Paeria jauregi erromaniko berantiarra (XIII. mendeko fatxada), XV. mendeko Santa Maria erietxea, eta La Alcazaba gaztelua (XII. mendea).

[aldatu] Garraiobideak

Ondo lotuta dago errepide, autobide (A-2) eta AVE (Madril-Zaragoza-Bartzelona bidean) bidez. Hiriburuaren ondoko herri batean, Alguairen, Lleidatik 15 kilometrora kokatutako udalerrian, alhan da aireportu bat, 2008ko udatik.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Kirolak

Lleida hiriak dituen kirol elkarteen artean, aipatzekoak dira hauek:

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Lleidatar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lleida

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak