AS Monaco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:49, 25 maiatza 2016
Association Sportive de Monaco Football Club
Ezizena(k)Les Rouge et Blanc, Les Asemistes
Sorrera1924
Futbol zelaiaStade Louis II
edukiera: 18.500 lagun
inaugurazioa: 1939
PresidenteaErrusia Dmitry Rybolovlev
EntrenatzaileaVenezuela Leonardo Jardim
LigaLigue 1
2015-16Ligue 1, 3.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.
Stade Louis II.

AS Monaco FC Frantziako futbol txapelketaren talde nagusietakoa da. Taldeak nahiz eta Monakoko printzerrikoa den frantziar ligan hartzen du parte. 7 Liga eta 5 Kopa eskuratuak ditu eta 2004ean Txapeldunen Ligako finala jokatzera iritsi zen.

Historia

Taldea 1924 urtean sortu zen printzerrian zeuden hainbat futbol talde elkartzean. Profesionaletan aritzeko lehen saiakera 1948an egin zuen eta 1953an Frantziako lehen mailara iritsi zen. 1960an lehen kopa eskuratu zuen eta hiru urtetan bi liga eta bi kopa gehiagotaz jabetu zen. 70. hamarkadaren bukaeran bigarren aro oparo bati eman zion hasiera berriz ere Ligak eta Kopak irabaziz.

1987an oraindik ezezaguna zen Arsène Wenger entrenatzailea fitxatu zuten. Honek harrobiarekin lan itzela egin zuen eta gerora arrakasta handia izango zuten hainbat jokalari atera zituen, Emmanuel Petit, Lilian Thuram eta Thierry Henry besteak beste. Liga eta Kopa bana irabazteaz gain lehenengo Europar finalera iritsi ziren. Errekopa hura Lisboan jokatu zuten eta Werder Bremenek 2-0 irabazi zien.

Arsène Wenger 1994ean joan arren taldeak emaitza bikainak lortu zituen eta 2004 urtean bigarren final europarra jokatu zuen, oraingoan Txapeldunen Liga. Hau ere ezin izan zuen irabazi, izan ere Gelsenkirchenen FC Portok 3-0 irabazi baitzion. Ondorengo urteetan diru arazoen erruz gaizki ibili eta maila galdu zuen.

2011eko abenduan Dmitry Rybolovlev bilionario errusiarrak erosi zuen taldearen %66a. 2013an maila irabazi eta lehen mailara igo zen eta hurrengo urtean bigarren gelditu da. 2015 eta 2016an ere goian ibili da eta hirugarren postuak eskuratu ditu.

Palmaresa

Frantzian: 17

Europan: 3

Europako Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2004.

Europako Futbol Errekopa

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1992.

Alpeetako Kopa

  • Txapelduna (3): 1979, 1983, 1984.

Jokalari ezagunak

Manuel Amoros, Fabien Barthez, Thierry Henry, David Trezeguet, Christian Panucci, Fernando Morientes, Jurgen Klinsmann.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AS Monaco Aldatu lotura Wikidatan
2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes