Abdul Karim Kassem
Wikipedia(e)tik
Abdul Karim Kassem, arabieraz عبد الكريم قاسم, Abd al-Karīm Qāsim (Bagdad, Otomandar Inperioa, 1914 - Bagdad, Irak, 1963ko otsailaren 9a) Irakeko militar eta buruzagia zen.
[aldatu] Biografia
1958an, estatu-kolpe bat eman zuen: Faisal II.a erregea, Abdulah printzea eta haren familiako hemeretzi pertsona hil zituzten, monarkia kendu, eta errepublika ezarri zen Iraken. Kassemek bere burua izendatu zuen lehendakari, Barne Arazoetako ministro eta Defentsako ministro. 1961eko kurduen matxinadak oso egoera larrian utzi zuen gobernua. 1963an, matxinada militar bat izan zen gobernuaren kontra, eta Kassem fusilatu egin zuten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.