Adolph Zukor
Wikipedia(e)tik
Adolph Zukor, jaiotzez Adolph Cukor (Ricse, Tokaj, Austria-Hungariako Inperioa, 1873ko urtarrilaren 7a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1976ko ekainaren 10a) Estatu Batuetako zinema-produktorea izan zen.
[aldatu] Biografia
1905ean, Nickel Odeon izeneko zinema-aretoen sarea sortu zuen, eta atzerriko filmak banatu zituen Estatu Batuetan. Geroago, Paramount produkzio-etxearekin bat egin zuen, eta Paramounteko lehendakari izendatu zuten 1935ean. Hollywoodeko ekoizlerik ahaltsuenetako bat izan zen. Oroitzapen-liburu bat idatzi zuen: The public is never wrong.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.