Adolphe Menjou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolphe Menjou

Bizitza
JaiotzaPittsburgh1890eko otsailaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills1963ko urriaren 29a (73 urte)
Hobiratze lekuaHollywood Forever Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hepatitisa
Familia
Ezkontidea(k)Kathryn Carver  (1928 -  1934)
Verree Teasdale  (1934 -  1963)
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Cornell University College of Engineering (en) Itzuli
Culver Academies (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkaraktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0579663 Allocine: 890 Allmovie: p48438 TCM: 129882 TV.com: people/adolphe-menjou
Musicbrainz: 5811f113-d74e-4b39-801c-dd801d2ba154 Find a Grave: 707 Edit the value on Wikidata

Adolphe Jean Menjou (Pittsburgh, Pennsylvania, 1890ko otsailaren 18a - Beverly Hills, Kalifornia, 1963ko urriaren 29a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Jatorri frantses eta irlandarrekoa zen[1]; oinarrizko ikasketak bukatutakoan, Cornelleko unibertsitatean ingeniaria izateko ikasi zuen. Antzeztea gustuko, horretara bideratu zuen bere jarduna eta 1916an estreinako filma egin zuen: The Blue Envelope Mystery. Bigarren Mundu Gerran anbulantzien zerbitzuko kapitaina izan zen.

Gerra amaituta zinemara ekin zion ostera ere: The Sheik edo The Three Musketeers dira sasoi horretako lan nabarmenak (biak 1921ekoak). A Woman of Paris (1923) lanak Menjouren estiloa taxutuko zuen: gizon dotore eta fina, beti ondo jantzia eta prestua. Zinema soinudunarekin nabarmen egin zuen gora aktorearen ospeak. 1930ean Marlene Dietrich aktorearen pare arituko da Morocco filman, eta hurrengo urtean The Front Page lanagatik Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen (gizonezko aktore onenaren sarirako); Lionel Barrymorek irabazi zuen. 1947an Menjouk ez zuen arazorik izan "House Committee on Un-American Activities" batzordeari laguntza emateko, Hollywoodeko komunisten aurkako oldarrean; "Motion Picture Alliance for the Preservation of American Ideals" taldeko partaide gogotsua izan zen Adolphe, eta honen antzera garai hartako beste aktore ezagun asko ere aritu ziren, komunistak harrapatzeko ahaleginean. Esaterako Barbara Stanwyck eta beronen senarra, Robert Taylor. Menjouk, modu berean, harreman katramilatsua izan zuen bestela pentsatzen zuten lankideekin; antza Katharine Hepburnekin lan egin zuenetan (Stage Door eta State of the Union filmetan) harremana laneko kontuetara mugatzen omen zen, ez baitzioten elkarri txintik ateratzen. Hepatitisak jota hil zen 1963an.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1] "Amaren familiak bazuen lotura James Joycerekin; aita Frantziatik Estatu Batuetara joandakoa zen, Cleveland aldean hainbat jatetxe sortu eta zuzendu zituena".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolphe Menjou Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Pennsylvania
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.