Adonis
Adonis greziar mitologian (antzinako grezieraz Ἄδωνις Adônis) kultu izaki konplexu bat izan zen. Fenizian du bere jatorria eta hortik Mediterraneo osora hedatu zen, nahiz eta beti ezaugarri semitikoak mantendu zituen. Paper ezberdinak izan zituen eta bere ezaugarri, esanahi eta helburuak oraindik eztabaidatuak dira greziar ikerlarien artean.
Adōnis Adonai hitz semitikoaren bariazio bat zen, Itun Zaharran Yahweh izendatzeko erabiltzen zen izenetako bat. Siriako Adonis oso harremandua dago Txipreko Gauas (edo Aos) pertsonaiarekin, Egiptoko Osiris, Tammuz semitikoarekin da eta etruskoen Atunisekin. Frigiaren artean Attis izena zuen. Jainko guzti hauek berriro jaiotzearekin eta landarediarekin zeuden harremanduak. Mitologia germaniarrean hedatu zela uste dute aditu batzuek eta Baldur izena hartu zuela. Bere kultoa emakumeen artean ematen zen eta Safon garatu zen, Lesbosen, K. a. VII. mendearen inguruan.