Aedea (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aedea (satelitea)
[[irudi:|200px]]
Aurkikuntza
Aurkitzailea Scott S. Sheppard eta haren taldea
Data 2003ko otsailaren 8an.

2003ko martxoaren 4an argitaratua

Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 23.044.196 km
Eszentrikotasuna 0,6011550
Orbita periodoa 714,66 egun
Inklinazioa 160,48205° (ekliptikarekiko)
Planeta Jupiter
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 4 km
Masa 8,7 ×1013 kg
Dentsitatea 2,6 ×103 kg/m³
Grabitatea azalean m/s2
Errotazio periodoa
Albedoa 0,04
Tenperatura K


Aedea (grekoa: Αοιδή ), edo Jupiter XLI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aedea satelite erretrogrado irregular bat da. Txikia da, lau bat kilometroko diametroa du, eta Jupiter orbitatzen du batez beste 23,044 milioi kilometroko distantziatik, 714,657 eguneko orbitatze-periodoarekin, ekliptikarekiko 160º-ko inklinazioarekin, eta 0,6ko eszentrizitatearekin.

Orbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aedea satelitea Pasifearen taldekoa da, hau da, Jupiterren inguruan modu erretrogradoan planetatik 22.800.000 eta 24.100.000 km bitarteko distantziatik orbitatzen duten sateliteen taldekoa.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-taldeak (S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh) aurkitu zuen 2003an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aedea satelite-izena mitologia grekoko Aedea pertsonaian du jatorria; Aedea jatorrizko hiru musetako bat zen, Zeusen alaba.

Hasieran, S/2003 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Aedea behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]