Ajantā

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ajantāko haitzuloak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Ajanta (63).jpg

Ajantāko haitzuloak

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, vi
Erreferentzia (ID) 242
Kokalekua India
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 20°33′09″N 75°42′02″E / 20.55250°N 75.70056°E / 20.55250; 75.70056Koordenatuak: 20°33′09″N 75°42′02″E / 20.55250°N 75.70056°E / 20.55250; 75.70056
Izen ematea 1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ajantā Indiako herri bat da, Aurangabad barrutian dagoena, Maharashtra estatu federatuan. Ajantā mundu osoan oso ospetsua da bertan daudelako budistek kulturako K.a. II. mendetik aurrera egin zituzten hogeita bederatzi haitzulo ikusgarriak, landuta, zizelkatuta eta pintatuta.

Ajantā herria txikia da biztanlez; hurbilen daukaten hiri nagusia Jalna da, 75 km ingurura.

Haitzulo multzoa (maratheraz: अजिंठा-वेरूळची लेणी) UNESCOk 1983. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen. Budismorako haitzetan egindako tenplu edo viharak dira. K.a. II. mendean hasi ziren hondeatzen eta egiten, eta VIII. mendera artean egiten jarraitu zuten. Aipatzekoak dira freskoak eta labar-pinturak. 'Mendebaldeko kulturakoek' 1819. urtean aurkitu zituzten, soldadu britainiarrek, ehizan zebiltzala.

Irudikatzen direnen artean, jataka izeneko Budaren haragitzeak eta bere bizitzako gertaerak. Ospetsuenak Gupta dinastiak agindu zuen Gupta Inperioaren sasoikoak (240-550 urte bitartekoak) eta hurrengoak dira. Izan ere, Gupta inperioak iraun zuen bitartean bakea, oparotasuna eta garapena izan ziren nagusi Indian eta agindu zuten lurralde guztietan, kultura indiarra asko aurreratu zelako artean, literaturan eta zientzian orokorrean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitzuloetarako sarrerak Indhyagiri mendietako baso arteko sakonune batean daude, Ajantā herritik 5 km ingurura. Ibarrean Vaghora erreka igarotzen da. Haitzuloak horma malkartsuenean eginda daude.

Bi taldetan banatzen dira haitzuloak: monjeak bizi zirenak, eta batzarretarako eta otoitzerako zirenak. Besteak beste, monasterio eta unibertsitate funtzioak bete zituen. XIX. mendean aurkitu zituztenean nahikoa ondo zeuden, baina turismo handiegiak asko hondatu zuen ondarea.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ajantā