Akan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Akan batik bat Ghana, Boli Kosta eta Togoko zenbait biztanleren talde etnikoa da. Ghana eta Boli Kostan Akan herrikoa da biztanleria gehiena bi herrialde hauetako Akantarren kopurua 20 milioi gizasemekoa delarik. [1][2] Akan herriak hitzegiten dituen hizkuntzak Kwa taldekoak dira.[3]

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Badirudi akantarrak Sahel-eko eskualdetik iritsi zirela gaur egun betetzen duten lurraldera[4] XI era XIII. mendeen inguruan.[5][6]. XI. mende aldera egungo Boli Kosta eta Ghanaren eremuan Bonomango Erresuma sortu zen eta akan herriak komertzioari ekin zion batik bat inguruko asentamenduekin arremanetan jarriz: Djenne, Timbuktu eta Bornu besteak beste. [7] XII eta XIII. mende artean urrearen meatzaritzak sekulako indarra hartu zuen Bonomanen Akan herria asko aberastu zelarik.[8] Urre meatze berriak ustiatzekotan zenbait akan talde Bonomango erresumatik irten eta inguruko lurraldeak kolonizatu zituzten meatzaritza eta komertziotik bizi ziren estatu txikiak sortuz.[9][10] Estatu berri horietako bat Akwamu dugu zeina egungo Benin dagoen eskualderarte iristen zen.[11] Denboraren poderioz Akwamu benetako inperio bihurtu zen, Ashanti Inperioa hain zuzen ere.[12]

XV. medeaz geroztik XIX. menderarte akanek urre meatzaritza eta komertzioaren primazia izan zuen Gineako golko eta Afrika mendebaldean eskualde hauetako talde boteretsuenetakoak zirelarik.[13][14] Europako estatuen kolonizazio kanpainei aurre egin zieten euren autonomia mantentzearren independentzia galdu zutelarik.[13][14][15] XX. mende hasieran akan herriaren lurraldea Britainia Handiaren edota Frantziaren agindupean zeuden. 1957ko martxoaren 6an Erresuma Batuko kolonia zen Urrearen Kostako akan lurraldea Kwame Nkrumah-k gidatua matxinatu eta Britainiako Togo-rekin bat eginez Ghana estatu independientea sortu zuten. Boli Kosta 1960ko abuztuaren 7an independizatu zen Frantziarengandik.[16]

[aldatu] Akan taldeak

Akan herria hainbat talde edo etnia txikiagotan banatzen da, besteak beste: Ashanti, Akwamu, Akyem, Akuapem, Denkyira, Abron, Aowin, Ahanta, Anyi, Baoule, Chokosi, Fante, Kwahu, Sefwi, Ahafo, Assin, Evalue, Wassa, Adjukru, Akye, Alladian, Attie, M'Bato, Abidji, Avikam, Avatime, Ebrie, Ehotile, Nzema, Abbe, Aboure, Coromantins, Ndyuka.[1][2][17]

[aldatu] Kultura

Akan gizartea matrilineala da, hau da akan bat bere amaren leinukoa litzateke aitarenaren aurretik, horrela genealogia ama, amona etabek. markatzen dutelarik.[18] Akan artea ospetsua da, batik bat ezagunak dira argizari galduaren teknika bitartez lortzen dituzten brontze eta urrezko piezak. Kultura hau da Ghanako kultura nagusia.[19]

Etnia honen kontakizun mitologiko garrantzitsuenetakoak anansesemak lirateke, hitz honen esanahia 'armiarma ipui' da. Anansesemen beste hizen bat nyankomsem da hau da 'zeruko jainko baten hitzak'. Historia hauetan maiz azaltzen den pertsonaietako bat Kwaku Ananse dugu, genio bihurri bat, zeinak armiarma, gizaki edo bien arteko zerbaiten itsuraz azaltzen den. [20]

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b , https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/iv.html 
  2. a b , https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/gh.html 
  3. Languages of the Akan area: papers in Western Kwa linguistics and on the linguistic geography of the area of ancientIsaac K. Chinebuah, H. Max J. Trutenau, Linguistic Circle of Accra Basler Afrika Bibliographien, 1976 - 168 pages
  4. , https://genographic.nationalgeographic.com/genographic/atlas.html 
  5. The Akan diaspora in the Americas Oxford University Press, 2010 - Social Science
  6. Ghana: The Bradt Travel Guide Bradt Travel Guides, 2007 - 416 pages
  7. The Techiman-Bono of Ghana:an ethnography of an Akan society Kendall/Hunt Pub. Co., 1975
  8. Title: Africa a Voyage of Discovery with Basil Davidson, Language: English Type: Documentary Year: 1984 Length: 114 min.
  9. Africa from the twelfth to the sixteenth century Joseph Ki-Zerbo, Djibril Tamsir Niane J. Currey, 1997 - 294 pages
  10. Indigenous medicine and knowledge in African society Psychology Press, 2007 - Health & Fitness
  11. , http://www.merriam-webster.com/concise/Akwamu 
  12. Title: Africa: a Voyage of Discovery with Basil Davidson, Language: English Type: Documentary Year: 1984 Length: 114 min.
  13. a b , http://www.penn.museum/long-term-exhibits/259-african-gallery.html 
  14. a b The African heritage, Volume 3 Zimbabwe Pub. House, 1999 - History - 180 pages
  15. Non-western theories of development: regional norms versus global trends Harcourt Brace College Pub., 1999 - Business & Economics - 179 pages
  16. , http://www.un.org/en/members/holidays.shtml 
  17. , http://www.twi.bb/akan.php 
  18. Ghana:The Bradt Travel Guide, Philip Briggs, Katherine Rushton Bradt Travel Guides, 2007 - 416 pages
  19. Man Ray, African art, and the modernist lens Wendy Grossman, Martha Ann Bari, Letty Bonnell International Arts & Artists, 2009 - Photography - 183 pages
  20. A treasury of African folklore: the oral literature, traditions, myths, legends, epics, tales, recollections, wisdom, sayings, and humor of Africa Crown Publishers, 1975 - Social Science - 617 pages
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak