Al-Hurr ibn Abd al-Rahman al-Thaqafi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Hurr ibn Abd al-Rahman al-Thaqafi
Al-Andaluseko valia

716ko uztaila - 719ko urtarrila
Abd al-Aziz ibn Musa - Al-Samh ibn Malik al-Khawlani
Bizitza
JaiotzaTa'if, VII. mendea
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaVIII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Al-Ḥurr ibn ʿAbd al-Raḥmān al-Thaqafi (arabieraz: الحر بن عبد الرحمن الثقفي‎; Ta'if, Hejaz, VII. mendea - Tolosa Okzitaniakoa, VIII. mendea) al-Andaluseko laugarren valia izan zen (716-719).[1] Ifrikijako vali ere izendatu zuten. Valierriko hiriburua Kordoban finkatu zuen.

717ko udaberrian, urteroko kanpaina hasi zuen, Ekialdeko Tarraconensisen aurka abiatuz, non magnate godo batzuk azkar menderatu zituen. Ebrotik gora egin zuen, eta hainbat hiri menderatu zituen, tartean Iruñea.

Dirudienez, 718an berriro Tarraconensisko godoen aurka borrokatzeri ekin zion. Al Maqqari historialariak Al-Hurrek Bartzelona konkistatu zuela zioen, baita Tarraco eraso eta suntsitu zuela ere, San Prospero gotzaina Italiara ihes egitera behartuz. Beste historialari batzuek, gertaera hau, Musa ibn Nusairrek 713 inguruan egin zuela zioten. Edonola ere, handiki godoek, Ardo erregeari leial, Septimaniara edo Frankoen Erresumara ihes egin zuten. Ondoren, hispaniarrek, paper garrantzitsu bat izan zuten euren jatorrizko eskualdeetara itzultzean, Pirinioen hegoaldean frankoen domeinua ezarriz.

719ko udaberrian kargua galdu zuen eta Umar II.a kalifak zuzenean bidalitako Al-Samh ibn Malik al-Khawlanik ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..