Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli
Al-Andaluseko valia

734 - 741
Bizitza
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaKordoba, 741 (egutegi gregorianoa)
Jarduerak

Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli (?-740, arabieraz: عقبة بن الحجاج السلولي‎) Al-Andalusko hamaseigarren valia izan zen, Ubayd Allah ibn al-Habhabek izendatua.

Musulman zuzen eta errukiorra, Egipto eta Ifrikijako Ubayd Allah ibn al-Habhab waliak Abd al-Malik ibn Qatan al-Fihriren ordezko izendatu zuen. Andalustar ogasuna ordenatu, bere aginte Al-Andalus osoan gailendu zuen.

Uqba as-Saluli kementsua zen eta matxinadak zigortzen zituen. Asturiasren garaipena (735) lortu ondoren, urte horretak udaberrian Iparraldeko Mugara igaro, antzinako Tarraconense probintziara, eta Zaragoza hiritik Baskoniako dukerrian barneratu eta Iruñera sartu zen. Bertako baskoi buruzagiak eta frankoak arabiarren ailegatzea aurretik ihes egin zuten. Arabiarren menperatutako lurralde gisa, eskualdeko lur sailen bostena Al-Andaluseko ogasun publikora pasatu eta gainontzekoa kanpaina militar hartan parte hartu zuten musulmanen eskuetara igaro zen. Iruñean garnizio musulmana ezarri zen, horretarako Iruñerrian arabiar agintaritzaren ordezkaria izango zen gobernadore edo vali bat izendatu zen. 740. urtera arte Iruñea bost urtez arabiarren menpe egon zen.

Narbona frankoen setiopean zegoela, Uqba as-Salulik hiria setiotik askatu zuen gudarostea bidali zuen. Aurrerago, 737an, Karlos Martelek garaitu zuen.

740an Afrikak iparraldera iragan eta berebereen menpe zegoen Tanger hiria berreskuratu zuen, halere, haien aurkako garaipen handiak lortu arren, ez zituen guztiz garaitu. Magreb eskualdea arabiar garniziorik gabe zegoela aprobetxatuz, Maysara al-Madgariek berebere guztiak elkartu eta Tanger hiria berreskuratu zuen. Berebereen altxamendua Al-Andalusera hedatzeko arriskuak andalustar gudarosteak Gibraltarko itsasartea gurutzatu eta Magrebeko arabiarrei babes militarra ematera joatea ekarri zuen, baina Uqba wali kargutik kendua izan, hain zuzen ere, berak aurrez ordezkatu zuen Abd al-Malik ben Qatan al-Muharibi valiak kargu gabetu zuen, andalustarren babesa bereganatu baitzuen.

Magreben bizi zituen zailtasun larriak andalustar agintaritzaren autogobernuaren hasiera gertatzeko arrazoietako bat izan zen. Abd al-Malik kalifak Afrikako iparraldera siriar gudaroste bat bidali zuen, baina Bagdurako guduan (741) berebereek garaitu zuten, Sebu ibaian (gaur egungo Fez hiritik hurbil). Siriar gudarostetik bizirik irten zirenak Balyren agindupean, eta Ifrikijara atzeratzeko inongo aukerarik gabe zeudenez, Ceutan babes hartu zuten. Ibn Qatanek ez zien Al-Andalusen babesteko baimenik eman.