Ala Masevich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ala Masevich

Bizitza
JaiotzaTbilisi1918ko urriaren 9a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2008ko maiatzaren 6a (89 urte)
Hobiratze lekuaKhovanskoye Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Sternberg Astronomical Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Zientzien Errusiar Akademia

Ala Guénrijovna Masévich Zhgenti (Tbilisi, Georgia, 1918ko urriaren 9aMosku, Errusia, 2008ko maiatzaren 6a) sobietar irakaslea eta astronomoa izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masevich (edo Massevitch) Tbilisin jaio zen, gurasoak Natalia A. Zhgenti erizain georgiarra eta Genrikh C. Massevitch abokatua izan ziren.[2] Masevich Josif N. Friedlanderrekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten elkarrekin, Natasha Josifovna Friedlander. [3]

Moskuko Estatuko Unibertsitate Pedagogikoan graduatu zen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBko Zientzia Akademiako Astronomia Kontseiluko lehendakariorde izan zen 1952an, eta Víktor Hambardzumyanekin lankidetza estuan lan egin zuen. Geodesia espazialeko irakasle izan zen Moskuko Geodesia eta Kartografia Institutuan, 1972an.

Astronomo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen satelite errusiarretako batzuk (1956–57) behatzeko taldeak antolatzen egindako lanagatik da ezaguna. Sputnik 1 jaurti ondoren, Errusiak Nazioarteko Astronautika Federazioaren Kongresuan delegatu zuen 1957an, eta sateliteen jarraipen optikoari buruzko dokumentu bat aurkeztu zuen.[4]

1952tik 1987ra Sobietar Batasuneko Zientzien Akademiako Kontseilu Astronomikoko lehendakariorde ospetsua izan zen.[5] Akademiako agintaldian, 1957an talde bat zuzendu zuen Sputnik barne hartzen zuten satelite sobietarrak monitorizatzeko.

1987an Akademia utzi eta Astrosovietetako presidente izan zen, SESBeko Zientzia Akademiako Astronomia Kontseilua.[5]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lankford, John. (1997). History of astronomy : an encyclopedia. New York : Garland Pub. ISBN 978-0-8153-0322-0. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  2. «The Biographical Dictionary of Women in Science:L-Z by Marilyn Bailey Ogilvie, Joy Dorothy Harvey, - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  3. (Ingelesez) «Her name is Masevich, Alla Genrikhovna Masevich | The Channel» ingeniumcanada.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  4. (Ingelesez) Aviation Week. (1957-10-21). Aviation Week 1957-10-21. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  5. a b c «Her name is Masevich, Alla Genrikhovna Masevich | The Channel» ingeniumcanada.org.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]