Alain-René Lesage

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alain-René Lesage.

Alain-René Lesage (Sarzeau, Morbihan, Frantzia, 1668ko maiatzaren 6a - Boulogne-sur-Mer, Frantzia, 1747ko azaroaren 17a) frantses eleberrigilea eta drama-idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte zituenean umezurtz geratu zen, eta gaztelaniaz idatzitako liburuak frantsesera itzuliz atera zuen bizibidea. Crispin, rival de son maître (1705, "Crispin, bere nagusiaren aurkaria") bere lehen antzerki arrakastatsua argitaratu ondoren, ospe handiko bi eleberri plazaratu zituen: Le diable boiteux (Luis Vélez de Guevararen "El diablo cojuelo" obra frantses girora egokitua, 1707) eta Gil Blas de Santillana (4 liburuki, 1715-1735). Parisko girora egokituriko espainiar idazleen beste zenbait obra ere eman zituen argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain-René Lesage Aldatu lotura Wikidatan