Alaitz Abesbatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaitz Abesbatza


Datuak
JatorriaGasteizko Samaniego Eskolania
EgoitzaGazteiz
ZuzendariaAntton Lete
Basilio Astúlez
Taldekideak45
Urteak1986tik
FundatzaileaAntton Lete

Alaitz Abesbatza Antton Leteren ekimenez, Gasteizko Samaniego Eskolaniako kideek hasitako lanari jarraipena emanaz, 1986. urtean Gasteizen sortu zen abesbatza da. Euskal Herrian nahiz Europan zehar eskaini dituzte emanaldiak, esate baterako, leku hauetan: Anguleman (Frantzia, 1989), Lisboan (Portugal, 1990), Tenerifen (Kanariak, 1992) eta Oudenaarden (Belgika, 1994). 45 lagunez osatutako abesbatza da eta 1996az geroztik Basilio Astúlezek zuzentzen du. Hainbat lehiaketatan parte hartu du, hala nola Gran Premio Nacional de Canto Coral izenekoan, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan eta Bergarako Euskalherria Kantuz jaialdian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]