Alberto Moravia
Wikipedia(e)tik
Alberto Moravia (Erroma, Italia, 1907 - 1990) italiera idazlea da. Kazetari-lanetan aritu zen hasieran. Alienazioa eta bakardadea dira Moraviaren eleberrien gai nagusiak, eta horietatik alde egin ezina, ez sexuaren bidez, ezta maitasunaren bitartez ere. Kritikariek Moraviaren estilo zorrotza, kontakizuna eta elkarrizketak osatzeko trebezia, eta benetako diruditen pertsonaiak sortzeko ahalmena azpimarratu dute.
Lan nagusiak: Gli indifferenti (1929, Axolagabeak), lehen liburua, arrakasta handia izan zuena; Il conformista (1951, Konformaerraza); La ciociara (1947); La noia (1960; Asperra). Ipuinak (besteren artean, Boh, 1976) eta saiakerak (L´uomo como fine, 1966) ere idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.