Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea
Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea Laudioko patinaje[1] talde bat da. 2009ko urtarrilaren 15ean sortu zen elkartea.
Izena herri honetan dagoen "Aldaiko" toponimotik hartu du; elkarteak erabiltzen duen "Aldaiko plaza" deritzonari bere behean pasatzen den "Aldaikoerreka" lekuizenagatik bataiatu zuten horrela.
Elkartearen helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elkarteak markatuta dituen helburuak hauek dira:
- Hainbat ekimenen bidez (klaseak, irteerak, herrian zehar ibilaldiak egitea...) Laudion patinatzaile-kopurua handitzea, kirol hau ezagunago bilakatzeko asmotan.
- Ikastaroak emanez eta gai honen garrantzia azpimarratuz patinatzean segurtasunari lehentasuna ematea, kirol honekin izaten diren lehenengo esperientziak gozagarriagoak izateko.
- Kirol-ekintza honen ezagupenean sakonduz aisialdia jostagarria den ekintza batekin betetzea, osasunaren gainean eragin positiboa edukitzeko.
- Komunean hainbat ekintza burutuz beste patinaje kirol taldeekin harremanak izatea, elkartrukatzeak egin ahal izateko.
Elkarteak antolatzen dituen ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekintza pedagogikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hiruhilabeteko irristalaritza-ikastaroak, larunbatetan burutzen direnak. Laudioko Aldaiko plazan antolatzen diren eskolak dira. Maila desberdinen arabera taldeak osatzen dira eta Bilboko Zona Verde[2] taldeko monitoreek ematen dituzte.
- Asteazkenero Laudioko Institutuan elkartzen gara. Ikastaroetan ikasitakoa praktikatzea da helburua.
Aisirako ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hainbat irteera antolatu ditu: Muskizgo bidegorrian zehar patinatzera joatea, patin-dantzari buruzko ikastaro batean parte hartzeko Gasteizerako bidaia prestatzea eta hiri bereko izotz-pistara ere joan dira.
- 2009ko irailean antolatutako "Mugikortasunaren astearen" barruan Laudioko Txirrindularitza Elkartearekin batera, herrian zehar ibilaldi bat antolatu zuten, bai bizikletaz bai patinetan egiteko.
Informazioa errazteko ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antzeko beste elkarte batzuekin harremanak garatzen hasiak dira. Euren artean hauexek daude: Gasteizko Gaubela [3], Amurrioko Patinaje Taldekoekin...
Elkartearen funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elkartearen egitura hauxe da: presidente bat eta Asanblada Orokorra. Erabaki guztiak Asanblada horren bidez hartzen dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ezer proposatzen ez delarik, Ibon Sarasolaren hiztegigintzan "irristalaritza" eta "patinaje" hitzak agertzen dira; wikipedian Kategoria:Patinajea dago sortua.
- ↑ Irristaketa eskolak ematen dituen elkarte honen webgunea.
- ↑ Laudioarren bisitaldia Gasteizera Gaubela elkartearen webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Elkartearen bloga.
- Bizkaiko bidegorriak, patinatzaileek sarritan erabilitakoa.