Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laudioko jendea patinatzen.

Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea Laudioko patinaje[1] talde bat da. 2009ko urtarrilaren 15ean sortu zen elkartea.

Izena herri honetan dagoen "Aldaiko" toponimotik hartu du; elkarteak erabiltzen duen "Aldaiko plaza" deritzonari bere behean pasatzen den "Aldaikoerreka" lekuizenagatik bataiatu zuten horrela.

Elkartearen helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak markatuta dituen helburuak hauek dira:

  • Hainbat ekimenen bidez (klaseak, irteerak, herrian zehar ibilaldiak egitea...) Laudion patinatzaile-kopurua handitzea, kirol hau ezagunago bilakatzeko asmotan.
  • Ikastaroak emanez eta gai honen garrantzia azpimarratuz patinatzean segurtasunari lehentasuna ematea, kirol honekin izaten diren lehenengo esperientziak gozagarriagoak izateko.
  • Kirol-ekintza honen ezagupenean sakonduz aisialdia jostagarria den ekintza batekin betetzea, osasunaren gainean eragin positiboa edukitzeko.
  • Komunean hainbat ekintza burutuz beste patinaje kirol taldeekin harremanak izatea, elkartrukatzeak egin ahal izateko.

Elkarteak antolatzen dituen ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza pedagogikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiruhilabeteko irristalaritza-ikastaroak, larunbatetan burutzen direnak. Laudioko Aldaiko plazan antolatzen diren eskolak dira. Maila desberdinen arabera taldeak osatzen dira eta Bilboko Zona Verde[2] taldeko monitoreek ematen dituzte.
  • Asteazkenero Laudioko Institutuan elkartzen gara. Ikastaroetan ikasitakoa praktikatzea da helburua.

Aisirako ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioa errazteko ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antzeko beste elkarte batzuekin harremanak garatzen hasiak dira. Euren artean hauexek daude: Gasteizko Gaubela [3], Amurrioko Patinaje Taldekoekin...

Elkartearen funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen egitura hauxe da: presidente bat eta Asanblada Orokorra. Erabaki guztiak Asanblada horren bidez hartzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ezer proposatzen ez delarik, Ibon Sarasolaren hiztegigintzan "irristalaritza" eta "patinaje" hitzak agertzen dira; wikipedian Kategoria:Patinajea dago sortua.
  2. Irristaketa eskolak ematen dituen elkarte honen webgunea.
  3. Laudioarren bisitaldia Gasteizera Gaubela elkartearen webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]