Aldo Civico

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aldo Civico AEBetako Columbiako Unibertsitateko Center for International Conflict Resolution ("Nazioarteko Gatazkak konpontzeko Zentroa", CICR) instituzioko zuzendari italiarra da. Euskal Herriari buruzko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldo Civicok Zientzia Politikoak ikasi zituen Bolonian (Italia) eta Antropologian doktoregoa atera zuen Columbiako Unibertsitatean.

1991 eta 1995 artean Leoluca Orlando Palermoko alkatearen aholkulari politikoa izan zen. 1995 eta 1999 artean Alemaniako hedabide batzuetan kazetari independente aritu zen.

2000n AEBetara heldu zen. New Yorkeko Columbiako Unibertsitateko Center for International Conflict Resolution (CICR) delakoan zuzendari bihurtu zen. 2001etik Kolonbiako gatazka armatuari buruzko azterlana bertan egiten ari da; 2005 eta 2007 artean estatu horretako gobernua eta ELN (Ejército de Liberación Nacional) gerrilla taldearen arteko elkarrizketan bitartekari aritu zirenetakoa izan zen. Irabazitako esperientziagatik 2007tik USAID Colombiaren eta AEBetako Estatu Sailaren gatazkak konpontzeko estrategietarako aholkularia bihurtu zen.

2008ko AEBetako presidentea aukeratzeko kanpainan Barack Obama eta Hillary Clintonen mendebaldeko hemisferiorako aholkulari informala izan zen.

Euskal Herriaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean egon baino lehen, bera buru den CICR Juan José Ibarretxek bultzatutako "Konpondu" ekimenari buruzko txosten baten egilea izan zen[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Scelta (Piemme, 1994), Ennio Pintacuda jesulagunaren biografia intelektuala da; siziliarra mafiaren kontrako mugimendu sozialaren aitzindaria izan zen.
  • Engaged Observers liburuan (Victoria Sanford eta Asale Ángel-Ajani, Rutger University Press, 2007) Portrait of a Paramilitary kapituluarekin kolaboratu zuen[2].
  • Kolonbian Las Guerras de Doblecero (Intermedio, 2009) argitaratu du; Bloque Metro talde paramilitarrreko burua zen Carlos Mauricio García Rodrigo Doblecero ezizenez ezaguna denaren bizitzari buruzkoa da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipamena blog pertsonal honetan.
  2. Biografia La silla vacía webgunean.
  3. Liburuaz La República.comen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]