Aleksander Tvardovski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tvardovskiren irudia Errusiako posta-zigiluan, 2000

Aleksander Trifonovitx Tvardovski (errusieraz: Алекса́ндр Три́фонович Твардо́вский, ɐlʲɪkˈsandr ˈtrʲifənəvʲɪtɕ tvɐrˈdofskʲɪj ahoskatua; Zagorje, Smolenskeko oblasta, 1910 - Mosku, 1971) errusiar olerkaria izan zen. 1935ean argitaratu zuen lehen olerki-bilduma, Muraviako herria, kolkhoz sistema eta bost urterako lehen ekonomia-plana goraipatzen zuena. Vassili Tiorkine (1941-1945) olerkiak sobietar soldadua goraipatzen zuen, eta arrakasta handia izan zuen. 1950etik 1970era Novy Mir aldizkariko zuzendaria izan zen. 1963an Tiorkine beste munduan argitaratu zuen, burokraziaren satira. Komunista izan bazen ere, Stalinen garaiko zapalkuntza salatu zuen.

Beste liburuak: Moskuko goiza (1959), Egunkari barnekoi bati buruzko olerkia (1961), Urte horietako lirismoa (1967), Oroimenaren eskubideak (1968), zentsurak debekatutakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksander Tvardovski Aldatu lotura Wikidatan