Alexander Mackendrick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alexander Mackendrick (Boston, AEB, 1912ko irailaren 8a - 1993ko abenduaren 22a) eskoziar-amerikar film zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostonen jaioa, aita Francis Robert eta ama Martharen seme bakarra. 1911n Glasgowetik Estatu Batuetara joan ziren. Aitak barkuak eraikitzen zituen eta ingeniaria zen. Lehen Mundu Gerraren ostean 6 urte zituela, bere aita gripe espainiarraren (edo pandemia) ondorioz hil zen. Amak, egoera ikusita arropa diseinatzaile bihurtu zen aurrera ateratzeko. Horrela, Marthak bere aitaitarekin utzi zuen Alexander Eskozian, zazpi urte zituela. Umeak ez zuen berriz ere ama ikusi.

Gaztaro bakartia eta tristea igaro zuen. 1919tik 1926ra Hillhead High Schoolean egon zen eta ondoren 3 urtez Glasgow School of Artean. 30. hamarkadaren hasieran, Mackendrick Londresera joan zen Zuzendari Artistiko bezala J.Walter Thompson publizitate enpresan lan egiteko. 1936 eta 1938 urteen artean, zinemarako bost anuntzio idatzi zituen. Bere lana gutxiesten zelakoan eta publizitate munduaz nazkatuta zegoelako, 1937an bere lehen filma idatzi zuen, Midnight Menace, bere lehengusu eta lagun ona zen Roger MacDougallekin. Beranduago, lana Associated Britishek erosi zuen.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, britaniarrentzako publizitate filmak egiten ziharduen Informazio Ministerioan. 1942an Aljer eta Italian egon zen Psychological Warfare Divisionarekin lanean. Berriekin, dokumentalakin, edo irratian ibili zen.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudaren ostean, Alexander eta lehengusuak, Merlin Productions sortu zuten, non Informazio Ministerioaren dokumentalak produzitu zituzten. Merlin Production aurki bilakatu zen inbertsio txarrean, beraz Mackendrick 1946an Ealing Studioetan sartu zen, bertan 9 urtez lan egiteko. Storyboardetan lan egin zuen, batzuetan bere lanak idatzi eta zuzentzen ere arituz ere. Bere lan hauen artean Whisky Galore (1949), The Man in the White Suit (1951), edo The Ladykillers (1955) daude.

Estatu Batuetara buelta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean Britania Handia Hollywoodengatik ordezkatu zuen. Bere ondorengo bizitza osoa Londres eta Los Angeles artean pasaz.

Mackendrick 1957an Sweet Smekk of Success filma zuzentzen hasi zen. Prentsa agente baten (Tony Curtis) istorioa kontatzen da, berau, Burt Lancasterrek egiten duen kolumnista boteretsuaren menpe dago. Bestalde, Lancasterren arreba eta Jazz gitarrista baten erlazioa zanpatzekoak egiten direnak ere ikusten dira. Publizitatearen eta komunikabideen boterearen inguruko reflexioak egitera bultzatzen gaituen film bat da. Film honetan, bere produktoreak haserretu egin ziren bere perfekzionismo exageratuaren ondorioz. The Sweet Smell of Success eta gero, Mackendrick Ingalaterrara itzuli zen 1959an The Devil´s Disciple egitera. Hilabate batez soilik egon zen hortan, aurreko filmarengatik produktorearekin mantentzen zuen tentsioaren erruz.

HHLekin (Hecht-Hill-Lancaster) pasatutakoa eta gero, telebistarako hainbat iragarki egin zituen Horlicks markarentzako Europan. Beste film multzo bat ere egin zituen 60. hamarkadan: Sammy Going South (1963), A High Wind in Jamaica (1965), edo Don’t Make Waves (1967) adibidez.

1969an, Estatu Batuera bueltatu zenean California Institute of the Artseko dekano egin zuten. Postua 1978an utzi zuen eskolan irakasle lana hartzeko. Ez da zaila postu aldaketa hau ulertzea: "Filmak egiten baino, banaketak egiten energia gehiago gastatzen ikusi zuen bere burua"[1]. Ealing Studioak saldu zirenean Mackendrick zuzendari freelance gisa hasi zen.

Enfisema ttiki batengatik, eskolan egon zen denbora ia osoan ezin izan zen Europara itzuli. Pneumonia baten ondorioz 1993an hil zen arte egon zen eskolarekin, eta bere gorpuzkiak Westwood Village Memorial Park Cemeteryan daude lurperatuta.

Bere ikasle nabarmen batzuk Doug Campbell, Terence Davies, Don Device, F.X. Feeney, Richard Jefferies, James Mangold, Stephen Mills, Thom Mount, Gregory Orr, Don Di Pietro, Michael Pressman, Douglas Rushkoff, Lee Sheldon, John Sorensen, eta Jack Valero izan ziren beste hainbaten artean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Whisky Galore! - 1949
  • Dance Hall - 1950
  • The Man in the White Suit - 1951
  • Mandy - 1952
  • The Maggie - 1954
  • The Ladykillers - 1955
  • Sweet Smell of Success - 1957
  • Sammy Going South - 1963
  • A High Wind in Jamaica - 1965
  • Don't Make Waves - 1967

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Patricia Goldstone, 1960