Alexandre Kojève

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alexandre Kojève (jaiotza-izena: Alexandre Kojevnikov) errusiar jatorriko frantziar filosofoa izan zen (Mosku, 1902 - Brusela, 1968). Moskuko merkatari aberatsen semea zen, eta Vasili Kandinsky margolariaren iloba. 1917an, Errusiako Iraultza piztu zenean, kartzelatu eta heriotzara kondenatu zuten, baina, azkenean, familiaren eraginei esker, aske utzi zuten. Poloniara atzerriratu zen 1920an, eta ondoren Berlin, Erroma eta Heilderbergera. Han filosofiako ikasketak egin zituen, Karl Jaspers irakasle zuela. Budismoaz, islamismoaz, fisikaz eta matematikaz ezagutza handiak jaso zituen, bere Filosofia paganoaren historia arrazoituari buruzko saiakera liburuan ageri den moduan. 1926an Parisera joan zen. Garai hartan, Hegelen lanak bakarrik irakurtzeari ekin zion, eta bere burua marxistatzat aurkezten zuen. Parisko Unibertsitatean Hegeli eta kultura orientalistei buruzko eskolak eman zituen, eta bertako intelektual nagusiak ezagutu zituen: Raymon Aron, Georges Bataille, Maurice Merleau-Ponty. 1944an, Bigarren Mundu Gerran borrokan zebilen arren, Zuzenbidearen fenomenologia baten zirriborroa idatzi zuen, baina ez zioten 1981 arte argitaratu, bera hil eta denbora luzera. Gerra ostean, Ekonomia eta Finantzako Ministerioan funtzionario postua eman zioten. Europa batzearen alde lan egin zuen beti, eta, hain zuzen ere, Merkataritza Taldearen bilera batean zegoela hil zen Bruselan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]