Alfontso V.a Aragoikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:57, 4 martxoa 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Alfontso V.a Aragoikoa (Medina del Campo, 1396 - Napoli, 1458ko ekainaren 27a), Bihotz-zabala ezizenez (katalanez: Alfons el Magnànim, gaztelaniaz: Alfonso el Magnánimo), Aragoi, Mallorca, Sardinia, Sizilia, Korsika eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea izan zen 1416-1458 bitartean, eta Napoliko erregea 1442-1458 bitartean. Pizkundeko errege nagusienetariko bat izan zen.

Biografia

Fernando I.a Aragoikoa eta Leonor Alburquerquekoa gurasoak zituen. Bi Sizilien, Napoli eta Siziliako erresumen, lehenengo erregea izan zen. Mediterraneo mendebaldeko nagusitasuna erdietsi nahian, genoarren aurka borrokatu zen. Napolin egokitu ondoan, kultura gune distiratsua bihurtu zen gorte italiar hura baina, Iberiar penintsula aldeko arazoak behar bezalako arduraz hartu ez zituelarik, krisi luzean sartu zuen Aragoiko koroa.

Ezkontza eta seme-alabak

1415ean Henrike III.a Gaztelakoaren alaba Maria lehengusinarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan.

Giraldona Carlino maitalearekin, berriz, hiru seme-alaba izan zituen:

Erreferentziak


Aurrekoa
Fernando I.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
1416 - 1458
Ondorengoa
Joanes II.a Aragoikoa


Aurrekoa
René Anjoukoa
Napoliko erregea
1442 - 1458
Ondorengoa
Fernando I.a Napolikoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso V.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan