Almansa
|
Almansa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Almansa | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Corredor de Almansa |
||
| Alkatea | Antonio López Cantos - AEIA | ||
| Koordenatuak | 38°51′N 1°05′W / 38.85°N 1.083°WKoordenatuak: 38°51′N 1°05′W / 38.85°N 1.083°W | ||
| Eremua | 531,91 km2 | ||
| Distantzia | 75 km Albacetera | ||
| Postakodea | 02640 |
||
| Biztanleria | 25.727 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 48,37 bizt/km² | ||
| Sorrera | - | ||
| www.almansa.es http://www.almansa.es www.almansa.es | |||
Almansa Albaceteko probintzian dagoen udalerria da. 2008an 25.591 biztanle zituen. Musulmanen garaian sorturiko herria da, historia handikoa. 1241ean katolikoen esku geratu zen eta 1476an Gaztelara batu. Espainiako levantea eta ordokiaren arteko komunikazio gune garrantzitsua da.
Eduki-taula |
Inguru naturala [aldatu]
Geografikoki, Almansa, 700 metro inguruan kokatzen den lautada batean dago. Iberiar penintsulako periferiatik mesetara igarotzeko pasabide naturala da. Kokagune berezi horrek, izaera estrategikoa eman dio Almansari, eta Valentzia eta Madrilen arteko komunikazio ardatzaren erdian kokatzen da.
Demografia [aldatu]
Almansak 25.727 biztanle ditu, 2009ko urtarrilaren 1eko datuen arabera. Biztanleriaren hazkundea jarraia izan da XX. mende osoan zehar. Hazkunde hori, mantsoa izan zen mendearen azken erdian, eta 1940ko hamarkadatik 1950eko hamarkadara eten egin zen. Izan ere, garai hartan Almansako biztanle askok tamaina handiagoko Albacetera emigratzeko joera zeukaten.
Dena den, garraioak hobetu eta herrian hainbat azpiegitura eraikitzearekin batera, inguruko herri txikiagoetako biztanleriaren jomuga bihurtu zen Almansa. XX. mendearen bigarren erdian, eta batez ere 2000. urtetik aurrera, Almansak etengabeko hazkundea bizi izan du, inmigrazio hego amerikarra dela eta.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Almansako udalaren webgune ofiziala
| Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |