Altamira (Ordizia)

Koordenatuak: 43°03′06″N 2°10′26″W / 43.051564°N 2.174019°W / 43.051564; -2.174019
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altamira
 Euskal Herria
Altamira auzoa.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°03′06″N 2°10′26″W / 43.051564°N 2.174019°W / 43.051564; -2.174019
Demografia

Altamira, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren ekialdean dagoen auzo bat da. N-1 errepideak gainontzeko udalerriarengandik banatzen du, hortaz, herrigunetik urrundua dago.

Auzo honetatik maldan gora Oiangu parketxera eta Lazkaomendira doan errepidean ateratzen da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoari izena eremu horretan zegoen Altamira baserritik datorkio. 1990eko hamarkadan eraitsi zuten Oiangurenbidea eta Zumalakarregi etorbideak bat egiten duten gunean zegoen baserri hau. Bi etxebizitza zituen eta Villafuerteko kondearena zen 1877an. Izen hau 1538ko dokumentu batean agertu zaigu lehenengo aldiz. Erdal izen argia, alta "goi" eta mira "ikuspegi" hitzez dago osatuta, gure Agirre toponimoaren parekoa alegia. Ohikoa izan da Euskal Herriko euskal eremuan Altamira moduko izenak agertzea[1], adibidez, alboko Beasain udalerrian ere Altamira auzoa badago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadaren artean ordurarte landa eremua zenan eraikitako langile klaseko auzoa da, auzotar asko Andaluzia, Extremadura, Galizia eta Gaztela-Leondik etorritakoak eta haien ondorengoak dira.

Altamira auzoaren ikuspegi orokor panoramikoa.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altamira kalea
  • Gernikako Arbola etorbidea
  • Lazkaomendi etorbidea
  • Oiangu bidea
  • Oianguren kalea
  • Okorro kalea
  • Zumalakarregi etorbidea

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Ordiziako kirolgune nagusia dago, hainbat kirol instalakuntzen osatua:

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan honako ikastetxeak daude:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]