Gaztela eta Leon
- Artikulu hau Gaztela eta Leoni buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Gaztela
|
Gaztela eta Leon |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburua | Valladolid | ||
| Probintziak | Ávila Burgos León Palentzia Salamanca Segovia Soria Valladolid Zamora |
||
| Herritarra | gaztelaleondar | ||
| Eremua - Espainiaren |
94.223 km² % 18,6 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
2.523.020 (2006) % 5,69 26,57 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-CL | ||
| Estatutua | 1983ko martxoaren 2 | ||
| Presidentea | Juan Vicente Herrera Campo (PP) |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania. Galiziera (Bierzon) eta leonera (inguru batzuetan) ere bertako hizkuntzak dira, baina onarpen ofizialik ez dute. | ||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
33 eserleku 36 eserleku |
||
| www.jcyl.es | |||
Gaztela eta Leon[1] (ofizialki, gaztelaniaz, Castilla y León) Espainiako Autonomia Erkidegorik handiena da. 94.223 km²-ko azalera du eta 2.510.849 biztanle 2006. urtean.
Bere ibairik garrantzitsuenak Duero eta Ebro dira.
Eduki-taula |
Mugak
Gaztela eta Leonek honako muga hauek ditu:
- Mendebaldetik: Portugal eta Galizia
- Iparraldetik: Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa eta Nafarroa.
- Ekialdetik: Aragoi eta Gaztela-Mantxa
- Hegoaldetik: Madrilgo Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Extremadura
Probintziak eta hiriburuak
- Avila (Avila)
- Burgos (Burgos)
- Leon (Leon)
- Palentzia (Palentzia)
- Salamanca (Salamanca)
- Segovia (Segovia)
- Soria (Soria)
- Valladolid (Valladolid)
- Zamora (Zamora).
Udalerri nagusiak
- Valladolid: 316.564 biztanle (2007).
- Burgos: 174.075.
- Salamanca: 155.921.
- Leon: 135.059.
- Palentzia: 82.286.
- Ponferrada: 66.824.
- Zamora: 66.138.
- Segovia: 56.047.
- Avila: 53.794.
- Miranda de Ebro: 38.417.
- Soria: 38.205.
Kultura
Hizkuntzak
Gaztela eta Leongo hizkuntza nagusia gaztelania da, izan ere lurralde honetan sortu zen aditu gehienen ustez, eta izena hortik datorkio.
gaztelaniarekin batera, hala ere, beste mintzaira batzuk present daude, ofizialak ez badira ere: Leongo mendebaldeko Bierzo eskualdean galizieraren dialektoak hitz egiten dira. Leon, Zamora eta Salamancako probintzietako inguru batzuetan, bestalde, leonera ere mintzatzen da, asturierarekin lotuta dagoena. Salamancako probintziaren hegoaldean, halaber, extremeñozko hiztunak badira. Azkenik, Trebiñuko Konderrian euskarazko hiztunak ere bizi dira, eta ikastola ere badago Argantzungo herrian.
Erreferentziak
- ↑ 154. araua, exonimia zerrendan, berriz, tiletarekin agertzen da: Gaztela eta León, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-01-19
Ikus, gainera
= Kanpo loturak
- (Euskaraz): Informazio turistikoa.
| Espainiako autonomia erkidegoak | ||
|---|---|---|
|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balearrak • Ceuta • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Eskualdea • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa Bestelako lurrak: Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko uharteak |
||