Amaiur Esnaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaiur Esnaola

Bizitza
JaiotzaDonostia1992ko urriaren 29a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa
Lantokia(k)Urumea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2016ko urtarrilaren 29a -  2020ko urtarrilaren 28a)
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Amaiur Esnaola Illarreta (Intxaurrondo, Donostia, 1992ko urriaren 29a) UPV/EHUko ikertzaile biologoa da, Leitzaran eta Elama ibaietan egiten dituen ikerketen dibulgazioarengatik Ikergazte saria birritan irabazi zituen, 2017an eta 2019an, baita CAF-Elhuyar sari bat ere 2022an.[1][2][3][4]

Natur Zientzietako Topaketen antolatzaileetako bat da Amaiur.

Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu zen biologian 2014an. Biologia ikasketak amaituta Bartzelonako Unibertsitatean Ekologia, Gestioa eta Ingurumenaren Errestaurazioa masterra egin zuen.

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Artikutzako urtegi hustu berrian (Arg.; Berria)[5]

UPV/EHUko Zoologia eta Animalien Zelulen Biologia Sailean doktoretza tesia egiten hasi zen 2016ko urtarrilean, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi eta Jorge Gonzalezen gidaritzapean. Pirinioetako muturluzearen edo ur-satorraren (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoaren azterketan datza bere doktoretza tesiak: habitaten erabileraren eta dieta hautespenaren azterketan. Ur-satorraren kontserbaziorako funtsezko gakoak identifikatzea da bere ikerketaren helburu nagusia.[6][7]

Ikerketak Leitzaran ibaian (Oria ibaiaren arroa, Gipuzkoa) eta Elama ibaian (Urumea ibaiaren arroa, Nafarroa) egin ditu. Gipuzkoa eta Nafarroaren artean dagoen Artikutza inguru naturalean ere bai. Artikutzako urtegia ibaien errestaurazioko aplikazio praktiko bat da, 2017an hasi ziren urez husten, segurtasun arazoak zituelako eta ez zelako erabiltzen, eta 70 urte lehenagoko egoerara itzuli nahi dute ingurua. Bertatik pasatzen zen Ekonobieta erreka birsortzeko prozesua aukera paregabe bat da tamaina horretako lan batek biodibertsitatean duen eragina aztertzeko. Mundu osoan zaharkituta edota erabilerarik kanpo geratu diren urtegien kopurua handitzen ari denean, ez dago informazio nahikoa gisa honetako aktibitate batek ingurumenean izan ditzakeen efektuei buruz. Prozesu hori aztertzeko bidean muturluzearen presentzia nola aldatzen ari den aztertzea oso lagungarria da.[5]

UEUko eta Euskal Natura elkarteko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unibertsitatearekin hainbat artikulu eta hitzaldi zabaldu ditu Natur Zientziak sailean.[8]

EuskalNatura elkarteko kidea eta NZ2Topa! Naturaz eta euskaraz, elkarrekin Topa! jardunaldien antolatzaileetako bat da. Naturazaleak, irakasleak, ikasleak eta ikertzaileak elkartzeko antolatzeko antolatu dituzte jardunaldiak.[9]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017: Ikergazte saria Zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
  • 2019: Ikergazte saria Zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.
  • 2019: UEUn ikasturteko sarrera-hitzaldia: "Piriniotako muturluzea: ikusgaitz izan arren ikusgai IkerGazten".[10][11]
  • CAF-Elhuyar sarietako saridunak 2022an. Amaiur eskuinaldean.
    2022: CAF-Elhuyar sarietan doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikuluaren kategoriako irabazlea. Gaueko bake frenetikoan dantzan segi dezan lana saritu zuten epaimahaikideek, «artikuluak ondo biltzen dituelako ikerketa eta ondorioak». Epaimahaiak nabarmendu zuen «modu atsegin eta erakargarrian» idatzita zegoela, «idazketa egokiarekin» eta argazkiek «balio erantsia» ematen ziotela.[12][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  2. ikergazte. «SARIAK» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  3. plazaragoaz. (2017-05-13). «Amaiur Esnaola intxaurrondotarrak IKERGAZTE sari bat jaso du» Plazara Goaz (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  4. a b Urdalleta Lete, Irati. «Dibulgazio artikulu orokorraren CAF-Elhuyar saria Ane Portillok jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  5. a b Sagarzazu, Jokin. (2019-02-02). «Birsortzeko, hustu» Berria: 10-11. (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).
  6. Esnaola Illarreta, Amaiur. (2017). «Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea): 67-73. ISBN 978-84-8438-631-5. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  7. Esnaola Illarreta, Amaiur. (2019). «Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta emari ekologikoen berrikuspena. III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea): 30-36. ISBN 978-84-8438-685-8. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  8. «Amaiur Esnaola Illarreta :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  9. «NZ3T. Natur Zientzien III. Topaketa: Sinbiosian. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  10. «UEUren ikasturte hasiera ekitaldia irailaren 26an izango da :: berriak :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  11. Esnaola, Amaiur. (2019-09-30). "Piriniotako muturluzea: ikusgaitz izan arren ikusgai IkerGazten" .UEUren 2019/2020 Ikasturte hasierako ekitaldia.. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  12. Esnaola Illarreta, Amaiur. (2022). «Gaueko bake frenetikoan dantzan segi dezan» Elhuyar aldizkaria (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian