Club de Remo Chapela
Wikipedia(e)tik
Club de Remo Chapela Galiziako Pontevedrako probintziako Redondelako arraun kluba da. Chapela auzoa Moañaren aurrean dago, Vigoko itsasadarraren beste aldean.
[aldatu] Uniformea
Elastiko laranja du eta traineru urdinaren izena Arealonga da.
[aldatu] Historia
80. hamarkadaren bukarean nahiko ondo ibili zen Galizia aldeko estropadetan bandera batzuk irabazi zituelarik, Moaña (1987), Bueu (1988), Bayona (1988). 1990an Espainiako Traineru Txapelketako finalean sartu zen eta laugarren egin zuen. Hurrengo urteetan Galiziako bigarren ontzia izan zen Meiraren atzetik.
Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga sortu zenetik bertan aritu da eta emaitza onak lortu ditu, bigarren 2008an eta 2011ean.
[aldatu] Palmaresa
- Espainiako Traineru Txapelketa (0): laugarren 1990an
- Galiziako Traineru Txapelketa (0): bigarren 1990,1991,1992,1993
- Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (0): bigarren 2008, 2011