Amenemhat II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amenemhat II.a

mitregent (en) Itzuli

K.a. 1915eko abenduaren 15a - K.a. 1911
Faraoi

K.a. 1911 - K.a. 1879
Sesostris I.a - Sesostris II.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XX. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1885 ( urte)
Hobiratze lekuaWhite Pyramid (en) Itzuli
Familia
AitaSesostris I.a
AmaNeferu III
Ezkontidea(k)Senet (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
XII. dinastiako Amenemhat II.a, XIX. dinastiako Merenptah eta XXIII. dinastiako Sheshonq I.a faraoien izenak grabatuak dituen esfingea. Tanisetik ekarritako granitoan. Louvre.

Nubkaura Amenemhat edo Amenemhat II.a, Egiptoko XII. dinastiako hirugarren faraoia izan zen. 35 urte inguruz gobernatu zuen, K.a. 1914tik K.a. 1879 edo K.a. 1876 arte (Jürgen von Beckerath), edo K.a. 1929tik K.a. 1895 arte.

Bere tronu izena zen Nubkaurak "Urrezkoak dira Raren Kak (izpirituak).

Nubkaura bezala aipatzen da Abidoseko Errege Zerrendan, eta Nubkara Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonean, berriz, irakurrezina. Manetonek idatzitako Ammenemes baldin bada, Julio Sexto Afrikanoren arabera, 38 urteko erregealdia izan zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aurreko faraoia izan zen Sesostris I.aren semea zen.

Bere erregealdian, inguruko herrialdeekin merkataritza garatu zen, Kush eta Punterako espedizioak antolatu ziren. Zenbait herri asiarrekin elkarkidetza ere bultzatu zuen.

Garai hartan, zenbait espedizio militar erregistratu ziren: Siriarako espedizioak, emaitza bezala, bi hiri gotorturen hartzea izan zuen; 1500 preso baino gehiago ekarri zire Egiptora, errege nekropoliko eraikuntza lanetan erabiliak izan zirelarik. Erregearen aktibitate zabalak, nomarken independentzia sendotu zuen, euren armada propioak izatea baimendu zitzaielarik.

Amenemhat II.ak elkargobernu bat ezarri zuen bere seme Sesostris II.arekin, bere erregealdiko 33. urtean, bera zahartzen ari zenean, dinastiaren jarraipena ziurtatzeko.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menfisen, berebiziko garrantzia zuen dokumentu bat aurkitu zen: bere erregealdian datatutako idazki baten zatiak, bere gobernuaren hasieran gertatu ziren gertaerei buruz informatzen duena eta zenbait tenplura egindako dohaintzak aipatzen dituena, hegoaldeko Kanaanera eginiko kanpaina bat eta gortean, ordainak dakartzaten kushitarren presentziaz gain.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dahshurren piramide bat eraikitzea agindu zuen, Turako kareharri zuriz amaitua izan zena; oso kaltetua dago, eta ez oso aztertua; hil ganberak, kareharrizko sarkofago bat du. Piramidearen ondoan, zenbait errege emazteren hilobiak aurkitu ziren; horietako batzuk, oraindik urrezko bitxiak zituzten.

Idazkunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Todeko Monturen tenpluaren azpian aurkitutako lapislazuliko ontzi bat eta ekialde hurbileko estiloko atzerriko zigiluak dituen beste ontzi batek eratutako altxorra. Altxorra duten kaxek, Amenemhaten izena daramate (Bisson de la Roque/Contenau/Chapouthier)

Amenemhat II.aren Piramidea Dahshurren.

Erregearen izena, zenbait idazkunetan aipatzen da:

  • Uadi Um Baladen aurkitutako estela (Mathieu)
  • Atea Hermopolisen (Spencer)
  • Harkaitz batean, Sesostris II.arekin, Asuanetik gertu (de Morgan)
  • Harri zatiak urteliburuekin, Menfisen (Altenmüller/Moussa)
  • Faienzazko plaka, UC13201 (Petrie Museoa)
  • Zigilu zilindrikoa (Nubkaura) UC11277 (Petrie Museoa)
  • Horusen izena duen zatia UC11270 (Petrie Museoa)


Aurrekoa
Sesostris I.a
Egiptoko faraoia
XII. dinastia
Ondorengoa
Sesostris II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amenemhat II.a Aldatu lotura Wikidatan