Amerikako museoa (Madril)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikako Museoa
Eraikinaren ikuspegia. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1944ko uztailaren 13a
Webguneahttp://www.mecd.gob.es/museodeamerica/el-museo.html Webgunea

Amerikako Museoa Espainiako Madril hiriburuan dagoen museo bat da.

Kokalekua

Madrilgo Unibertsitate Hirian dago, Moncloa-Aravaca barrutian, eta Errege Katolikoen etorbideko 6. zenbakian.

Historia

1941ean Dekretu bidez sortua izan zen eta 1944ko uztailaren 13an inauguratua. Gaur egungo egoitza 1943-1954 artean Luis Moya Blanco eta Luis Martínez-Feduchi arkitektoek eraiki zuten.

Bilduma

Bertan, Amerikako arkeologia, arte eta etnografia bilduma bat dago. Paleolitotik gaur egun arteko 25.000 pieza inguru ditu, nagusiki Maia zibilizazioa, Azteka Inperioa eta Inka Inperiokoak, baina baita Amerika guztiko beste zibilizazio eta eremukoak ere.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerikako museoa (Madril) Aldatu lotura Wikidatan