Amets Ormaetxea Ezpeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amets Ormaetxea Ezpeleta

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta Barne-diseinua

LinkedIn: amets-ormaetxea-ezpeleta-205742218 Edit the value on Wikidata

Amets Ormaetxea Ezpeleta (Arrasate, Gipuzkoa, 1997) barne-diseinatzailea eta Neomak taldeko musikaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne-diseinatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ametsek IDarte, Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan ikasi ondoren, eta LABAtik igaro ostean, Brescian Libera Accademia di Belle Arti, Biark Studion egin zuen lan, eta bertan garatu ditu batez ere bere trebetasunak barnealdeen eta kanpoaldeen erreformetan.[2]

Musikari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ametsen bizitzan musikak ere toki berezia du.Bizitza osoa omen daroa kantuan. Amak lotarako orduan abesten zizkion kantuak oroitzen ditu, aita, berriz, danbor jotzailea zuen. Musika giroan hasi da, etxean musika ugari entzun du. Txikitako bideoetan kantuan eta dantzan ageri da. 11 edo 12 urte zituela panderoarekin hasi zen, Arrasateko Trikiti Eskolan. Geroago, trikitia ikasten ere hasi zen. Baina, ikasketak tarteko utzi egin zuen. Abesbatzan ere ibili izan da.

Batxilergo artistikoa egin zuen, beti izan du artista sena. Eskuak erabili behar ziren klaseak gustatzen zitzaizkion: plastikan eta musikan, matematikan baino hobea zen.

Umetan bere burua oholtza gainean imajinatzen zuen arren, ez zuen musikari izatearekin amesten. Orain, berriz, oholtzaz oholtza dabil. Sei urtez, nazioko eta nazioarteko proiektuetan parte hartu zuen Kepa Junkerarekin batera eta orain Neomak taldeko kidea da.[3] Neomak musika taldea 2019an sortu zuten folk taldea da, pandero eta perkusiotik abiatu eta abangoardiara jotzen duena, bai estetikoki eta baita musika aldetik ere. Zazpi partaide ditu, haietako hiru arrasatearrak dira eta gainerakoak Deba, Zarautz, Zizurkil eta Asteasukoak.[4]

Musika proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maletak. Kepa Junkera & Sorginak. 2015-2016.[5]
  • Trikitixaren historia txiki bat. Kepa Junkera & Sorginak. 2013-2014 [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amets Ormaetxea, Neomak taldeko musikaria. .
  2. Amets Ormaetxea Ezpeleta. .
  3. Bilbao, Andrés Portero /. (2022-01-31). «Las 'sorginak' de Kepa Junkera levantan el vuelo como Neomak» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-04-25). «Neomak» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  5. Maletak. 2016-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  6. Kepa Junkera & Sorginak, Trikitixaren Historia Txiki Bat (Una Pequeña Historia De La Trikitixa). 2014-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]