Ander Elosegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:09, 8 abuztua 2016
Ander Elosegi
Datu pertsonalak
Izen osoa Ander Elosegi Alkain
Jaio 1987ko azaroaren 14a (36 urte)
Irun (Gipuzkoa)

Ander Elosegi Alkain (Irun, 1987ko azaroaren 14a -) euskal kirolaria da, ur bizietako kanoa monoplaza (C1) modalitatean aritzen dena. Santiagotarrak Kirol Elkartean aritzen da.

Ibilbidea

2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz. Abuztuaren 12an C-1eko finalean laugarren postuan geratu izan zen. Azken aurreko atean egindako huts batek podiumera igotzeko aukerarik gabe utzi zion. Bi segundoko zigorra jaso zuen ate hori ukitzeagatik. Segundo eta erdi hartu zion aurre hirugarren sailkatuak, Robin Bell australiarrak. Urrunago geratu ziren Michal Martikan eslovakiarra (urrezko domina) eta David Florence britainiarra (zilarrezko domina). 2012ko Olinpiar Jokoetan ere 4. postua erdietsi zuen[1]. Liptovský Mikuláš-en (Eslovakia) jokatu zen 2016ko Europako Txapelketan brontzezko domina lortu zuen taldekako C-1 Slalomean[2].

Emaitzak

Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba
2007 Munduko Txapelketa[2]  Foz do Iguaçu (Brasil) 11.a C-1 Slaloma
2007 Munduko Txapelketa[2]  Foz do Iguaçu (Brasil) 8.a C-1 Slaloma taldeka
2008 Olinpiar Jokoak[3]  Beijing (Txina) 4.a C-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[2]  La Seu d'Urgell (Espainia) 9.a C-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[2]  La Seu d'Urgell (Espainia) 3. (brontzezko domina) C-1 Slaloma taldeka
2011 Munduko Txapelketa[2]  Bratislava (Eslovakia) 5.a C-1 Slaloma
2012 Olinpiar Jokoak[3]  Londres (Erresuma Batua) 4.a C-1 Slaloma
2013 Munduko Txapelketa[2]  Praga (Txekia) 10.a C-1 Slaloma
2015 Munduko Txapelketa[2]  Londres (Erresuma Batua) 25.a C-1 Slaloma
2015 Munduko Txapelketa[2]  Londres (Erresuma Batua) 5.a C-1 Slaloma taldeka

Erreferentziak

  1. Ander Elosegi, laugarren C1-eko finalean Eitb.com
  2. a b c d e f g h i Ander Elosegi Alkain Ado.es
  3. a b Ander Elosegui Sports-reference.com

Kanpo loturak