Andrei Markov
Wikipedia(e)tik
Andrei Andreievitx Markov (Ryazan, Errusiar Inperioa, 1856 - Petrograd, Sobietar Batasuna, 1922) matematikaria izan zen. Txebixevekin batera, estatistika-arloan probabilitateen teoriari buruzko kalkulua aztertu zuen errusiar eskolaren sortzailetzat hartzen da. Elkarren artean lotura duten gertaeren probabilitateak aztertu zituen, batik bat; halaber, prozesu estokastikoak, eta bere izena daramaten kateak. Markoven obrek eragin handia izan dute egungo estatistikan, eta erabilera ugari izan dute bai biologian eta bai gizarte-zientzietan (hizkuntzalaritzan, adibidez).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.