Andrei Tarkovski
Wikipedia(e)tik
Andrei Arsenjevitx Tarkovski (Mosku, Sobietar Batasuna, 1932 - Paris, Frantzia, 1986) zinemagilea izan zen. 1962an, Ivanen haurtzaroa filma egin zuen, ospe handia eman ziona, eta Cannesko eta Veneziako zinemaldietan sariak jaso zituen film harengatik. Geroago (1964-65), bere maisulana egin zuen: Andrei Rublew filma. Ikonoak margotzen zituen XV. mendeko fraide-pintore bat zen film hartako pertsonaia nagusia, eta hori zela eta, arazoak izan zituen bere sorterriko zentsurarekin. Egin zituen beste film aipagarri batzuk: Solaris (1972), Egun zuri-zuria (1978).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.