Andrzej Wajda
Andrzej Wajda (Suwalki, Polonia, 1926) zinemagilea da.
Bizitza [aldatu]
Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako erresistentzian borrokatu zen. Gerra bukatu ondoren Arte Ederretako ikasketak egin zituen Krakovian, eta zinema-ikasketak Lodzeko eskolan.
Pokolenie (1954, Belaunaldia), Kanal (1957) eta Popiol i diament (1958, Errautsak eta diamanteak) Poloniak alemanen okupazio-garaian bizi izan zituen aldaketei buruzko trilogiak badu Buñuelen eragina, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean.
Wajda Poloniako zinema-eskolaren aitzindaria izan zen. 1959az geroztik, antzerki-zuzendaria ere izan da. Haren filmografia oro har Poloniako historiari eta bilakaera-politikoari atxikia da, eta eragin handia izan du Poloniako kultura giroan.
Aipagarriak dira Zbigniev Cybulski aktore bikainak Wajdaren film batzuetan egin zituen antzezpenak; Wajdak hari eskaini zion Wszytsko Sprezedaz (1968, Oro salgai) filma. Filmak: Popioly (1965, Errautsak); Krajobraz po bitwie (1970, Guduaren ondorengo ikuspegia); Zeimia obiecana (1976, Promesa handiaren lurraldea); Smuga Cienia (1976, Itzalezko marra); Czlowiek z marmary (1977, Marmolezko gizona); Dyrygent (1980, Orkestra-zuzendaria); Czlowiek z zelaza (1981, Burdinazko gizona), Gdanskeko ontzioletako gertakariak eta Solidarnosc sindikatuaren sorrera kontatzen duen filma; Danton (1982); Ein liebe im Deutschland (1983, Amodio bat Alemanian).
1990eko hamarkadaren hasieran, Varsoviako Powszchny antzokiaren senatari eta zuzendari gisa aukeratua izan zen. Filmak zuzentzen jarraitu zuen, eta Bigarren Mundu Gerra erabili zuen gai nagusitzat: The Crowned-Eagle Ring (1993), Holy Week (1996). 1997. urtean Wajdak Miss Nobody drama egin zuen, hiru gaztetxoen arteko harremanean sakotzen duen filma. 2000. urtean Ohorezko Oscar Saria jaso zuen, eta Wajdak Krakoviako Jagiellonianeko Unibertsitateari eman zion saria. 2006. urtean, Wajdak Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen.
Filmografia [aldatu]
- The Bad Boy (Zły chłopiec, 1951)- film laburra
- The Pottery at Ilza (Ceramika ilzecka, 1951) -film laburra
- While you are sleeping (Kiedy ty śpisz, 1953) -film laburra
- A Generation (Pokolenie, 1954)
- Towards the Sun (Idę do słońca, 1955)
- Kanal (1956)
- Ashes and Diamonds (Popiół i diament 1958)
- Lotna (1959)
- Innocent Sorcerers (Niewinni czarodzieje, 1960)
- Siberian Lady Macbeth (Powiatowa lady Makbet, 1961)
- Samson (1961)
- Love at Twenty (L'amour à vingt ans, 1962)
- The Ashes (Popioly, 1965)
- Everything for Sale (Wszystko na sprzedaż, 1968)
- Roly Poly (Przekładaniec, 1968)
- Gates to Paradise (Bramy Raju, 1968)
- Hunting Flies (Polowanie na muchy, 1969)
- The Birch Wood (Brzezina, 1970)
- Landscape After the Battle (Krajobraz po bitwie, 1970)
- Pilate and Others (Pilatus und andere, 1972)
- The Wedding (Wesele, 1973)
- The Promised Land (Ziemia obiecana, 1974)
- The Shadow Line (Smuga cienia, 1976)
- Man of Marble (Człowiek z marmuru, 1977)
- Without Anesthesia aka Rough Treatment (Bez znieczulenia, 1978)
- The Maids of Wilko (Panny z Wilka, 1979)
- As years go by, as days go by ("Z biegiem lat, z biegiem dni", 1980 telesaila)
- The Orchestra Conductor (Dyrygent, 1980)
- Man of Iron (Człowiek z żelaza, 1981)
- Danton (1983)
- A Love in Germany (Eine Liebe in Deutschland, 1983)
- A Chronicle of Amorous Accidents (Kronika wypadków miłosnych, 1985)
- The French as seen by... (Proust contre la déchéance, 1988)
- The Possessed (Les possédes, 1988)
- Korczak (1990)
- The Crowned-Eagle Ring (Pierścionek z orłem w koronie, 1992)
- Nastasja (1994)
- The Holy Gral (Wielki Tydzień, 1995)
- Miss Nobody (Panna Nikt, 1996)
- Pan Tadeusz (1999)
- Bigda idzie (tv theatre "Bigda idzie!"; 1999)
- The Condemnation of Franciszek Klos (Wyrok na Franciszka Kłosa, 2000)
- June night ("Noc czerwcowa" -Telebistarako antzerkia, 2001)
- Broken Silence (Przerwane milczenie, 2002)
- The Revenge (Zemsta, 2002)
- Man of Hope (Czlowiek z nadziei) (2005)
- Katyń (2007)
- Sweet Rush (Tatarak) (2009)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.