Antzinako germaniarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antzinako germaniarrak Indo-Europar jatorrizko hizkuntzan mintzatzen ziren herri historikoak dira. Iparraldeko Europan sorturik, germaniar hizkuntzaren erabilpenak bereizten ditu. Germaniera Komun horretatik, erromatar aurreko Burdin Aroan zehar hizkuntz gehiago eratorri ziren, haietako batzuk guregana ere iritsi direnak.

Germaniar hizkuntzako herri horiek Burdin Aroan zein Migrazio Garaian ondasun-kultura bateratua eta sinesmen erlijioso antzekoak izan zituzten. Hala ere, egungo historialari batzuek germaniar etnia bereizia existitu zela zalantzan jarri dute.

Antzinaroan eta Aurreko Erdi Aroan Europan zehar barreiatu ziren germaniar herri horiek. Germaniar hizkuntzak nagusi bilakatu ziren Mendebaldeko Erromatar Inperioko mugetan (egungo Austria, Alemania, Herbehereak eta Ingalaterra). Alabaina, mendebaldeko erromatar probintzietan germaniar etorkinek latinen dialektuak bereganatu zituzten. Are gehiago, germaniar guztiek Inperioko azken erlijioa, kristautasuna, hartu zuten lehenago edo geroago. Herri horiek paper garrantzitsua jokatu zuten Erromatar Inperiotik Erdi Aroko Europara garatzeko orduan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako germaniarrak Aldatu lotura Wikidatan